Skip to main content

Lankidetza-proiektuetan boluntario aritzeko edo praktikak egiteko bekak

Argitalpen data
Amaiera data
Edukiaren kategoriak

Basauriko Udalak bi beka banatuko ditu GKEEk Hegoaldeko herrialdeetan aurrera eramandako lankidetza-proiektuetan boluntariotza-egonaldiak edo praktikak egin nahi dituzten basauriarren artean.  Deialdia, berez, Udalak 2025etik martxan duen Garapenerako Lankidetzarako Estrategia Esparruaren barruan kokatzen da. Estrategia esparru horren xedea da erakundeak lankidetzarekin duen konpromisoa sendotzea eta gaur egungo testuingurura egokitzea (2009an ekin zion Udalak bide horri).

Bekak Basaurin bizi diren 18 urtetik gorakoei zuzenduta daude, eta bilatzen dute herritar horiek boluntario gisa parte hartzea GKEE baten proiektuan —zeinak aukera emango baitie interes handiko proiektuak ezagutzeko, bertatik bertara—.

Bekak lortzen dituztenek konpromisoa hartuko dute bueltan sentsibilizazio-lana egiteko eta ikasitakoa herritarrekin eta/edo tokiko beste kolektibo batzuekin partekatzeko. Hala, bekek lagunduko dute kontzientzia kritikoa eta erantzukidetasun globala sustatzen, eta egonaldia tresna bat izango da: gure udalerrian lankidetzaren eta elkartasunaren inguruko oinarri sozial sendoa eraikitzea sustatzen duen tresna, hain zuzen ere.

Beka bakoitza 2.000 eurokoa izango da, eta honako hauei erantzungo die: Basauritik helmugara joateko eta buelta egiteko joan-etorrien gastuak, bisak, eta gaixotasun- eta istripu-aseguruen poliza. 

Bekaren xede diren lanek hiru hilabete iraungo dute, gehienez, eta eskabideak Berdintasun eta Lankidetza Atalak (Lankidetza) izapidetuko ditu. Urriaren 10era arte egongo da eskatzeko epea zabalik. Bestalde, dagokion informazio-batzordea izango da proposamenak baloratuko dituena, Basauriko Udalaren Dirulaguntzen Ordenantza Orokorrean ezarritakoaren arabera.

Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram