Skip to main content

Monday Potions, Rockeinen sari nagusiaren irabazle

Argitalpen data
Amaiera data
Edukiaren kategoriak
  • The AL Style Hego Uribeko talderik onena izendatu dute; Goodbye Keppler taldeak Bizkaia saria irabazi du; Izenak, euskarazko artistarik onenari saria; eta Kbless-ek, Eskarabilera saria

  • Finala iragan larunbatean izan zen, azaroaren 14an, 315 gonbidapen banatu ziren eta giro ona izan zen Social Antzokian

Monday Potions, art-rock retro-garaikidea egiten duen laukotea, Bilbo, Etxebarri eta Santurtziko musikariek osatua, izan da Euskadi eta Nafarroako artistei zuzendutako Rockein talde eta bakarlarien musika-lehiaketaren 14. edizioaren sari nagusiaren irabazlea.

Eneko Peña buru duen taldea, 2024an Rockeinen Hego Uribeko artistarik onenari saria irabazi zuena, iragan larunbatean, azaroaren 14an, izandako finalean Del Val eta Malforta taldeei gailendu zitzaion. Rockeinen sari nagusiaren aurreko irabazleak Reeler (2025), Ben Santana (2024), Lova Lois (2023), Silitia (2022), Full Cab (2021), Cecilia Payne (2020), Sara Zozaya (2019), The Owl Project (2018), Los Cosméticos (2017), Albert Cavalier (2016), Grand Matter (2015), The Weapons (2014) eta Radiofunkens (2013) izan dira.

Hego Uribeko talderik onenari saria The AL Style-ek irabazi du, Basauriko kide bat duen laukoteak, elektronika eta pop atmosferikoa egiten duen bikote bezala jaio ziren arren, pop-rock soinuetara ibilbidea egin duena. Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura, Euskara eta Kirol sailaren laguntzaz ematen den Bizkaia saria Goodbye Keppler-entzat izan da, Bilbo, Berango eta Portugaleteko kideek osatutako indie-rock laukotea. Euskarazko artistarik onena Izena izan da, azken hiru hamarkadetako rock amerikarraren eragina duen hirukotea; eta Kbless-ek eraman du Eskarabilera saria, Elsa Autor nafarra buru duen proiektuak reggae, afrobeat eta dancehall-a bezalako estiloak uztartzen ditu eta Nafarroa, Bizkaia eta Gipuzkoako kideak dauzka.

Edizio honetako epaimahai profesionala ondoko pertsonek osatu dute: Nara Pinto (Primavera Sound festibalean promotore); Jon Agirrezabalaga (El Tigre Studios-en ekoizle eta soinu-ingeniari eta musikari eta konpositore); Ibone Iza (gaur egun Dantz Network Congressen eta MIM elkarteko kide) eta Iker Bárbara (MondoSonoro musika-komunikabidearen Euskal Herriko eta Errioxako edizioaren koordinatzaile).

Social Antzokiak 315 gonbidapen banatu zituen finalerako (2022an, 170; 2023an, 204; 2024an, 273; 2025ean, 395) eta giro ona izan zen kontzertu guztietan zehar. Finala iragan larunbat gauean, azaroaren 14an, izan zen eta Rockeinen Youtube kanalean zuzenean emititu zen.

Parte-hartzearen bilakaera

Rockeinen parte-hartzaile kopuruaren bilakaera honakoa izan da 2013ko lehen ediziotik:

  • 2013: 85 parte-hartzaile
  • 2014: 105 parte-hartzaile
  • 2015: 95 parte-hartzaile
  • 2016: 110 parte-hartzaile
  • 2017: 129 parte-hartzaile
  • 2018: 135 parte-hartzaile
  • 2019: 146 parte-hartzaile
  • 2020: 169 parte-hartzaile
  • 2021: 179 parte-hartzaile
  • 2022: 188 parte-hartzaile
  • 2023: 191 parte-hartzaile
  • 2024: 195 parte-hartzaile
  • 2025: 196 parte-hartzaile
  • 2026: 199 parte-hartzaile

Lehiaketa erreferente da Euskal Herri mailan, parte-hartze datuek, jasotako proposamenak berritzeko gaitasunak, proposamen hauen kalitateak eta parte-hartzen duten artisten gaztetasunak erakusten dutenez.

Rockein 2026 sariak:

  • Kategoria nagusiko artistarik onena: Monday Potions

    • EP profesional bat (gutxienez bost abesti) grabatzea Bilboko El Tigre estudioetan

    • Bideoklip profesional bat grabatzea

    • Kontzertua MAZ Basauri festibalean

  • Hego Uribeko artistarik onena: The AL Style

    • Bideoklip profesional bat grabatzea

    • Kontzertua MAZ Basauri festibalean

  • Bizkaia saria: Goodbye Keppler

    • EP profesional bat (gutxienez bost abesti) grabatzea Bilboko El Tigre estudioetan

    • Kontzertua MAZ Basauri festibalean

  • Euskarazko artistarik onena: Izena

    • Kontzertua MAZ Basauri festibalean

  • Eskarabilera saria: Kbless

    • Kontzertua MAZ Basauri festibalean

Rockein Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako bakarlari eta taldeei zuzendutako musika-lehiaketa da, Basauriko Udalak antolatuta, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura, Euskara eta Kirol sailaren laguntzaz. 2026an, hamaikagarren urtez jarraian, parte-hartze markak haustea lortu du: 199 artistek eman dute izena.

Informazio gehiago:

Irudia
Rockein 2026
Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram