Kanpainaren helburu nagusia da DBH euskaraz egin duten gazteek hortik aurrerako ikasketak ere euskaraz egitea. Horretarako, behar duten informazio guztia www.nahidudalako.eus webgunean izango dute ikusgai.
Bertan, Bizkaian dagoen hezkuntza eskaintzaren berri izango dute, eta gainera, etorkizunera begira, Unibertsitatean zein Lanbide Heziketan dauden aukerak.
Bestalde, Udalak herriko institutuetan antolatu ditu hitzaldi batzuk, zeinetan euskaraz ikastearen garrantzia nabarmendu, eta webgunean zer aurkituko duten azalduko zaien gazteei, Elena Caballero “La Basu”, Karmele Gisasola eta Jon Gomez Garairen eskutik.

Webgunean sartu eta inkesta betetzen duten gazteek hainbat sari irabazteko aukera izango dute.
Inkesta betetzeko azken eguna maiatzaren 30a da