Skip to main content

Olgetan Udazkena '26

Umeentzako eukarazko jarduerak.

Argitalpen data
Amaiera data
Edukiaren kategoriak

Urrian hasiko da Basaurin “Olgetan Udazkena ‘26” umeentzako jardueren programa euskaraz

Euskararen erabilera eta transmisioa familian sustatzeko asmoz, Kultur Etxeak ikuskizunen programa zabala antolatu du, haurrek eta familiek hizkuntza ingurune ludiko eta parte-hartzailean praktikatu dezaten. Jarduera hauek 0 eta 12 urte bitarteko haurrentzat dira, baita familientzat ere. 25 emanaldi antolatu dira, besteak beste: tailerrak, antzerkia, musika-ikuskizunak eta txotxongiloak.

Emanaldiak urritik abendura bitartean izango ditugu Basozelaiko eta Kareagako Gizarte Etxeetan, Pozokoetxeko Kultur Etxean eta San Migeleko Taberna Nagusian. Besteak beste, azaroaren 12an, Pantzart taldearen antzerki-saio bat izango da Kareagan, 2 eta 6 urte bitarteko haurrentzat; azaroaren 24an, musika-tresnen tailerra San Migeleko Taberna Nagusian; eta, abenduaren 18an, 23an eta 29an, Gabonetako tailerrak Pozokoetxen.

Ikuskizunetarako plaza-kopurua mugatua da, eta doako sarrera izango da edukiera bete arte. Jarduera bakoitza egin baino hamar egun lehenago, antolatzaileek izena emateko, prozesu bat zabalduko dute plazak erreserbatzeko. Jarduera egingo den zentroarekin harremanetan jarri beharko da.

Informazio gehiagorako:

Basozelai Gizarte Etxea · 944 666 400 · basozelai@basauri.eus

Kareaga Gizarte Etxea · 944 666 420 · kareaga@basauri.eus

Pozokoetxe Kultur Etxea · 944 666 395 · pozokoetxe@basauri.eus

San Migel Kultur Etxea · 944 666 398 · sanmigel@basauri.eus

Irudia
Olgetan Udazkena '26
Fitxategi
Kartela (pdf) (1.52 MB)
Fitxategi
Lliburuxka (pdf) (811.59 KB)
Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram