Skip to main content

Oporretan, etxea seguru

Oporretan, etxea seguru

puerta2

CASA SEGURA EN VACACIONES

OPORRETAN, ETXEA SEGURU

Uda sasoi ezin hobea izaten da lapurrek pagotxa biltzen saiatzeko. Zenbait babes-neurri hartuta, ordea, oporretatik bueltan ezusteko desatsegina topatzea ekidin dezakegu.

Irudia
puerta

Etxetik kanpo gaudela agerian ez uzteko gomendioak
Lehenengo eta behin: alde egin dugulako arrastorik ez uztea. Etxean ez gaudela agerian ez uzteko zenbait gomendio:

- Ez hitz egin zure oporrei buruz dendetan edota toki publikoetan.
- Arropa apur bat eskegita uzten baduzu, lapurrek birritan pentsatuko dute, sartu ala ez.
- Ezagunen bati esaiozu kanpoan egongo zaren bitartean zure postontzia husteko: pilatutako gutunek agerian uzten dute etxean inor ere ez dagoela.
- Emazkiozu etxeko giltzak konfiantzako norbaiti, lantzean behin dena ondo dagoela ikustera joan dadin.
- Ez utzi giltza ohiko tokietan: lanpasaren azpian, lorontzi batean edota atearen marko gainean.
- Ez grabatu erantzungailuan etxea hutsik dagoela aditzera eman dezakeen mezurik.

Norberaren gauzak babestea
- Ez utzi gauza baliotsurik agerian. Kutxa gotorra baduzu, erabili ezazu.

Etxean zaudelako itxurak egitea
- Esaiozu senide edo auzokoren bati noizean behin pertsianak igo eta jaisteko, etxean jendea dagoelako itxura eman dezan.


ETXEBIZITZETAN LAPURRETAK EKIDITEA
Etxebizitzetan ez dute udan bakarrik lapurtzen. Hona hemen lapurretak ekiditeko neurri batzuk:

- Atea giltzari buelta osoa emanda itxi, etxetik irteten zarenean.
- Ez zabaldu atariko atea ezezagunei.
- Begiratu ea norbait zelatan daukazun ibilgailuan garajera sartzerakoan.
- Etxean zaudenean, atea giltzaz itxi edo kisketa jarri.

Etxeko fatxadan obrak egiten ari badira, leihoak edota balkoiak ezinbestekoa denean baino ez izan zabalik, eta, posible bada, jarri ezazu segurtasun-sistema bat, kanpotik zabaltzea ekiditeko.

Beste gomendio batzuk
Komenigarria da gauza baliotsuak zerrendatuta izatea, balio handiena dutenen argazki eta guzti, lapurtzekotan identifikatu ahal izateko.
Ordenagailuan duzunaren segurtasun-kopiak egin.

Etxera itzultzean lapurrak bertan daudela ikusten baduzu, ez egin aurre: ihes egin eta deitu Basauriko Udaltzaingoari (944666341 / 092) edota Ertzaintzari (112). Lapurrek dagoeneko alde egin badute, ez ukitu ezer: deitu Udaltzaingoari (944666341 / 092) edota Ertzaintzari (112).

 

2014/07/03

Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram