Skip to main content

Rockein! Talde lehiaketa 2. edizioa

Rockein! Talde lehiaketa Nerbioi-Ibaizabal 2014

Edukiaren kategoriak

Iaz lorturiko arrakastaren ondoren – denera 85 taldek hartu zuten parte, 20 arlo lokalean eta gainontzeko 65ak sail orokorrean – bueltan dugu Rockein! Talde Lehiaketa, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako musika proiektuak bultzatzea bilatzen duen lehiaketa. Basauriko Udalak antolatua, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Arrigorriaga, Galdakao eta Orduñako udalen kolaborazioarekin batera – Arakaldo, Ugao-Miraballes, Orozko eta Etxebarri herrien laguntzaz gain–.

Emango diren sarien artean, musika alorreko profesionalekin batera egingo den grabazioa, ekoizpena eta masterizazioa dago, eta baita ere, Bizkaiko kontzertu-areto garrantzitsuenetariko batean nahiz MAZ Basauri festibalean parte hartzeko aukera nabarmen daitezke.

Irudia
haizkolari2


Lehiaketaren funtzionamendua oso erraza izango da. ROCKEIN! antolatzen duenak 2014ko urtarrilaren 21etik martxoaren 21era arte onartuko ditu izen emateak. Jasotako grabazio guztietatik, epaimahaiak sei talde finalista hautatuko ditu, zuzenean, Basauriko Sozial Antzokian parte hartuko dutenak maiatzaren 3an, larunbata. Kontzertuen ondoren, epaimahaiak lehiaketaren irabazle zein talde izan diren erabakiko du.

BALDINTZAK:

- Parte hartuko duen taldeak, gutxienez, Euskal Autonomia Erkidegoan edo Nafarroan jaiotako edo egoitza bertan duen kide bat izan behar du.
- Kideek 16 urtetik gora izan behar dute.
- Izena emateko unean, ez dezatela disko bat baino gehiago eduki editatuta, hori diskografia kontratu baten menpe egon ala ez.
- Abestiak originalak  izan daitezela. Antolatzaileek horrela eskatuz gero, horren egile izatea frogatu beharko da.
- Musika estilo guztiak onartzen dira.
- Aurreko urteetan saritua izandako taldeek ere parte hartzeko aukera izango dute baina hauek, ez dute sari bera errepikatzeko aukerarik izango.

SARIAK:

ROCKEIN!-ek eskaintzen dituen sariak honako hauek dira:

Talde irabazlea:
- Single profesional bat grabatu, ekoiztu eta masterizatu (gehienez hiru abesti).
- Bideoklip profesional bat grabatu eta ekoiztu.
- Kontzertua Bizkaiko areto garrantzitsuenetako batean nahiz MAZ Basauri festibalean parte hartzea.
- Singlearen diseinua eta 500 kopien edizioa.

Talde lokal onena:
- Kontzertua Bizkaiko areto garrantzitsuenetako batean nahiz MAZ Basauri festibalean parte hartzea.

Euskarazko talderik onena:
- Abesti baten grabaketa eta ekoizpena.

ARGIBIDE GEHIAGORAKO:

Basauriko Udala - Zirt Zart Gazte Bulegoa -Telf : 944 666 430
Emaila: rockeinlehiaketa@gmail.com
Web: basauri.net
Facebook: facebook.com/rockein
Twitter: #rockeinrock @rockeinrock

Irudia
2cartel_euskera
Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram