ROCKEIN! Talde Lehiaketa Nerbioi – Ibaizabal
ROCKEIN! Talde Lehiaketa Nerbioi – Ibaizabal
Gorabidean diren musikarien alde egiten jardun ondoren, Gaztetoki bezalako ekimenaren bidez lehenengo, edo geroago Basauri On bidez, Basauriko Udalak, (Bizkaiko Foru Aldundiarekin, Arrigorriagako Udalarekin, Galdakaoko Udalarekin eta Etxebarriko udalarekin elkarlanean) proposamen berri batekin dator. Oraingo hau ROCKEIN! deitzen da, musika-banda eta bakarlariei zuzendutako lehiaketa bat, eta Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako musika proiektuak bultzatzea bilatzen du.
Emango diren sarien artean, musika alorreko profesionalekin batera egingo den grabazioa, ekoizpena eta masterizazioa dago, eta baita ere, Bizkaiko kontzertu-areto garrantzitsuenetako batean parte hartzeko aukera.
Lehiaketaren funtzionamendua oso erraza izango da. ROCKEIN! antolatzen duenak 2012ko abenduaren 1etik 2013ko otsailaren 28ra arte onartuko ditu izen emateak. Jasotako grabazio guztietatik, epaimahaiak sei talde finalista hautatuko ditu, zuzenean, Basauriko Social Antzokian parte hartuko dutenak. Kontzertuaren ondoren, epaimahaiak lehiaketaren irabazle zein talde izan diren erabakiko du.
INFO.+: www.facebook.com/rockein
Ayto. de Basauri-ko Udala - Zirt Zart Gazte Bulegoa - Telf : 944 666 430
Email: rockeinlehiaketa@gmail.com
Web: basauri.net
Facebook: facebook.com/rockein
Twitter: #rockeinlehiaketa @rockeinlehiaketa
Azken ordukoa: Lehiaketaren finalisten kontzertua martxoaren 22an izango da, 19:00etan Social Antzokian.