Skip to main content

San Faustoetako eta San Migeleko jaietan denda-ibilgailuen kaleko salmenta egiteko deialdia

Argitalpen data
Amaiera data
Edukiaren kategoriak

Eskabideak aurkezteko epea: 2023ko uztailaren 15etik 30era arte.

2023ko uztailaren 15etik 30era egongo da zabalik epea San Migeleko eta San Faustoko jaietan denda-ibilgailuen kaleko salmenta egiteko eskabideak aurkezteko. Hala xedatzen du Basauri udalerrian Kaleko Salmenta arautzen duen Ordenantzaren 14. artikuluak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Eskabidea beteta eta sinatuta.

  • Eskatzailearen IFZ / IFKren kopia.

  • Baimendutako pertsonaren izendapena, horrela badagokio.

  • Janari-maneatzailearen txartela.

  • Ibilgailuaren egokitzapenaren deskribapena eta bere ezaugarriak (fitxa teknikoa).

  • Salgaien deskribapena.

  • Zirkulazio-baimena.

  • Gida-baimena.

  • IAT (Ibilgailuaren Azterketa Teknikoa) igaro izana egiaztatzen duen agiria.

  • Ekonomia-jardueren gaineko zergan alta emanda egotearen egiaztagiria, eta zerga horretan zorrik ez izatea jasotzen duen egiaztagiria.

  • Gizarte Segurantzan altan egotearen egiaztagiria, eta bertan zorrik ez izatea jasotzen duen egiaztagiria.

  • Hirugarrenei eragindako kalteei aurre egiteko erantzukizun zibileko asegurua eta ibilgailuaren asegurua (poliza eta ordain-agiri eguneratuak).

  • Su-itzalgailuari dagokion dokumentazioa.

  • Pertsona juridikoen kasuan, enpresaren eraketa-agiria eta ordezkariari dagokion dokumentazioa.

  • Jardueran langilerik edukiz gero, lan–harremana frogatzen duten agiriak.

 

Udaltzaingoaren aginduei jarraituta, ibilgailua egunero kendu beharko da.

Izena ematea bertara etorrita: Udaletxeko beheko solairuko HAZren bulegoetan (Herritarrentzako Arreta Zerbitzua, Kareaga goikoa, 52), aurretik hitzordua eskatuta: https://sede.basauri.eus/index.php/eu/aurretiko-hitzordua

Izena ematea web orrian: Udalaren egoitza elektronikoan: https://sede.basauri.eus/eu/erregistroa-eta-izapideak/erregistro-elektronikoa

Fitxategi
Eskaera (pdf) (710.28 KB)
Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram