San Faustoetako eta San Migeleko jaietan denda-ibilgailuen kaleko salmenta egiteko deialdia
Eskabideak aurkezteko epea: uztailaren 15etik 30era arte.
2025eko uztailaren 15etik 30era egongo da zabalik epea San Migeleko eta San Faustoko jaietan denda-ibilgailuen kaleko salmenta egiteko eskabideak aurkezteko. Hala xedatzen du Basauri udalerrian Kaleko Salmenta arautzen duen Ordenantzaren 14. artikuluak.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
-
Eskabidea beteta eta sinatuta. Adierazi beharko da eskaera San Migel edo San Fausto jaietarako den edo bietarako.
-
Eskatzailearen IFZ / IFKren kopia.
-
Baimendutako pertsonaren izendapena, horrela badagokio.
-
Janari-maneatzailearen txartela.
-
Ibilgailuaren egokitzapenaren deskribapena eta bere ezaugarriak (fitxa teknikoa).
-
Salgaien deskribapena.
-
Zirkulazio-baimena.
-
Gida-baimena.
-
IAT (Ibilgailuaren Azterketa Teknikoa) igaro izana egiaztatzen duen agiria.
-
Ekonomia-jardueren gaineko zergan alta emanda egotearen egiaztagiria, eta zerga horretan zorrik ez izatea jasotzen duen egiaztagiria.
-
Gizarte Segurantzan altan egotearen egiaztagiria, eta bertan zorrik ez izatea jasotzen duen egiaztagiria.
-
Hirugarrenei eragindako kalteei aurre egiteko erantzukizun zibileko asegurua eta ibilgailuaren asegurua (poliza eta ordain-agiri eguneratuak).
-
Su-itzalgailuari dagokion dokumentazioa.
-
Pertsona juridikoen kasuan, enpresaren eraketa-agiria eta ordezkariari dagokion dokumentazioa.
-
Jardueran langilerik edukiz gero, lan–harremana frogatzen duten agiriak.
Jarduerak dagokion tasa ordaindu beharko du.
Izena ematea bertara etorrita: Udaletxeko beheko solairuko HAZren bulegoetan (Herritarrentzako Arreta Zerbitzua, Kareaga goikoa, 52), aurretik hitzordua eskatuta: https://sede.basauri.eus/index.php/eu/aurretiko-hitzordua
Izena ematea web orrian: Udalaren egoitza elektronikoan: https://sede.basauri.eus/eu/erregistroa-eta-izapideak/erregistro-elektronikoa