Skip to main content

San Faustoetako eta San Migeleko jaietan denda-ibilgailuen salmenta egiteko eskabideak

Eskabideak uztailaren 15etik 30era.

Argitalpen data
Amaiera data
Edukiaren kategoriak

2024ko uztailaren 15etik 30era egongo da zabalik epea San Migeleko eta San Faustoko jaietan denda-ibilgailuen kaleko salmenta egiteko eskabideak aurkezteko. Hala xedatzen du Basauri udalerrian Kaleko Salmenta arautzen duen Ordenantzaren 14. artikuluak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

•    Eskabidea beteta eta sinatuta. Adierazi beharko da eskaera San Migel edo San Fausto jaietarako den edo bietarako.
•    Eskatzailearen IFZ / IFKren kopia.
•    Baimendutako pertsonaren izendapena, horrela badagokio.
•    Janari-maneatzailearen txartela.
•    Ibilgailuaren egokitzapenaren deskribapena eta bere ezaugarriak (fitxa teknikoa).
•    Salgaien deskribapena.
•    Zirkulazio-baimena.
•    Gida-baimena.
•    IAT (Ibilgailuaren Azterketa Teknikoa) igaro izana egiaztatzen duen agiria.
•    Ekonomia-jardueren gaineko zergan alta emanda egotearen egiaztagiria, eta zerga horretan zorrik ez izatea jasotzen duen egiaztagiria.
•    Gizarte Segurantzan altan egotearen egiaztagiria, eta bertan zorrik ez izatea jasotzen duen egiaztagiria.
•    Hirugarrenei eragindako kalteei aurre egiteko erantzukizun zibileko asegurua eta ibilgailuaren asegurua (poliza eta ordain-agiri eguneratuak).
•    Su-itzalgailuari dagokion dokumentazioa.
•    Pertsona juridikoen kasuan, enpresaren eraketa-agiria eta ordezkariari dagokion dokumentazioa.
•    Jardueran langilerik edukiz gero, lan–harremana frogatzen duten agiriak.

Jarduerak dagokion tasa ordaindu beharko du.

Izena ematea bertara etorrita: Udaletxeko beheko solairuko HAZren bulegoetan (Herritarrentzako Arreta Zerbitzua, Kareaga goikoa, 52), aurretik hitzordua eskatuta: https://sede.basauri.eus/index.php/eu/aurretiko-hitzordua

Izena ematea web orrian: Udalaren egoitza elektronikoan.

 

Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram