San Migeleko eta San Faustoko jaietako azoka txikietan kaleko salmentan aritzeko deialdia
Eskabideak aurkezteko epea: uztailaren 15etik 30era arte.
2026ko uztailaren 15etik 30era arte egongo da zabalik epea San Migeleko eta San Faustoko jaietako merkatu txikian postua jartzeko eskabideak aurkezteko. Hala xedatzen du Basauri udalerrian kaleko salmenta arautzen duen Ordenantzaren 14. artikuluak:
«14. artikulua.- Azoka txikia San Faustoko eta San Migeleko jaietan
1.- San Faustoko Jaietako azoka txikia jaiek iraun bitartean egingo da Uribarriko errondan eta Matxitxako kaleko luzapenean. Azpiegitura, muntaia eta desmuntaia eskatzaileen kontura izango da. Udalak zehaztuko du eskuragarri dauden postuen kopurua, dagoen erabilera publikoko espazioaren arabera. San Migeleko azoka txikia, berriz, Elizondo kalean jarriko da.
2.- Eskaerak aurkezteko epea urte bakoitzeko uztailaren 15etik 30era arte izango da, eta deialdia Udalaren webgunean eta Iragarki Taulan argitaratuko da. Udalak ezarriko ditu galdagarri diren aniztasun-irizpideak, produktuen aniztasuna eta berritzea bermatzeko helburuarekin.
3.- Ez dago aurreikusita kaleko salmentarako horrelako azoka txikiak jartzea udalerriko gainontzeko auzoetako jaietan.
4.- Postuak jarriko dira oinezkoen iragaiteari trabarik eragin gabe».
San Faustoko jaiak urriaren 10etik 18ra bitartean izango dira. 23 postu esleituko dira. eta puxikak saltzeko 2 baimen.
San Migeleko jaiak, berriz, irailaren 26tik urriaren 4ra bitartean izango dira. 7 postu esleituko dira eta puxikak saltzeko baimen bat.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
-
Eskabidea, beteta eta sinatuta. Merkatu txiki bakoitzeko bat (bietan parte hartu nahi dutenek). Ez dira onartuko email bidez bidalitako eskaerak. Eskabidea egin beharko da Basauriko Udalaren egoitza elektronikoan https://sede.basauri.eus/index.php/eu, horretarako prestatutako lineako inprimakia beteta eta bidalita. Modu horretan egiteko baliabide elektronikoak ez dituztenek, HAZen bulegora etorri ahalko dute: udaletxeko beheko solairuko bulegora, 08:15etatik 14:00etara. Horretarako, baina, aurretiazko hitzordua hartu beharko dute, 94.466.63.00 zenbakian edo udaletxeko beheko solairuko HAZen bulegoan jarritako txartel-makinan. Hitzordua, noski, izena emateko epe barruan hartu beharko dute.
-
Eskatzailearen IFZ/IFK.
-
Erantzukizun zibileko aseguru-poliza, eta ordainagiri eguneratua.
-
Gizarte Segurantzan alta egotearen egiaztagiria, kotizazioa kobratu izanaren azken ordainagiria, eta bertan zorrik ez izatea jasotzen duen egiaztagiria.
-
Ekonomia-jardueren gaineko Zergan alta emanda egotearen egiaztagiria.