Basauriko Udaleko Gazteria Zerbitzuak, ZirtZartek, Kultur Basauriren, Social Antzokiaren eta Basauri Kirolaken laguntzarekin, magia eta bingo-ikuskizuna antolatu du, abenduaren 18rako (ostirala), ZirtZarten lokalean.
Ikuskizuna Blue Magoaren eskutik izango da, zeinak show parte-hartzaile, dinamiko eta ganberroa eskainiko baitu. Gainera, bingoan zozketatuko diren sarien artean, Basauri Kirolaken urteko abonuak, Social Antzokiko zinema-sarrerak, JumpYarderako sarrerak, bluetooth bozgorailua eta beste hainbat nabarmentzen dira. Jatekoa eta edatekoa ere egongo dira, bertaratzen diren guztientzat.
Sarrera doakoa izango da, edukiera bete arte. Gonbidapenak abenduaren 14tik 17ra egongo dira eskuragarri, Gazte Informazio Bulegoan (Autonomia 3). Nahitaezkoa izango da «ZirtZart Bazkidea» txartela aurkeztea edo zerbitzuari atxikita egotea, gonbidapena eskuratzeko. Ezarritako epearen barruan sarrera guztiak bazkideen artean banatzen ez badira, abenduaren 18an interesa duten beste gazteen eskura jarriko dira, ZirtZart-eko lokalean, 17:30etik aurrera, denak agortu arte.
Ikuskizuna arratsaldeko zazpietan hasiko da eta gonbidapena aurkeztea derrigorrezkoa izango da, lokalera sartu ahal izateko. Ateak 18:45ean irekiko dira.
Oraindik ez zara «ZirtZart Bazkidea»?
12-35 urte badituzu eta Basaurin erroldatuta bazaude, egin eskaera ZirtZarteko webgunean edo ZirtZarten lokalean, eta hainbat programa eta zerbitzuz gozatzeko aukera izango duzu.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Basauriko Udala – ZirtZart Gazte Informazio Bulegoa
Tel.: 944 666 430
Helbide elektronikoa: zirtzart@basauri.eus
Webgunea: zirtzart.basauri.eus
Sare Sozialak:
Facebook: facebook.com/zirtzartbasauri
Twitter: @zirtzartbasauri
Instagram: @zirtzartbasaurii
Twitter: @zirtzartbasauri
Instagram: @zirtzartbasauri
