Skip to main content

Tailerrak - Etxean sortutako hondakinak gutxitzea

Argitalpen data
Amaiera data
Edukiaren kategoriak

Basauriko Udalaren Ingurumen Atalak sei tailer antolatu ditu etxean sortutako hondakinak gutxitzea bultzatzeko. Azaroan zehar egingo dituzte. Tailerrok udalerriko gizarte eta kultur etxeetan emango dituzte, eta, bertan, kontsumo-ohitura arduratsuak hartzea sustatuko dute. Horretarako, arreta jarriko diote erosketa hobeto planifikatzeari, etxean elikagaiak kudeatzeko moduari eta jakiak kontserbatzeko eta aprobetxatzeko teknikak aplikatzeari.

Ikastaroan, elikadura arduratsua, kontzientea, osasuntsua, jasangarria, bidezkoa eta sortzailea izatearen garrantziaz ere jardungo dira. Horrela, bada, zera egingo dute bertaratuek:

  • Erosketa-orgatxoa planifikatzea eta elikagaien etiketak irakurri eta identifikatzen ikastea.

  • Batch cooking delakoaren hastapenak ikustea eta asteko oinarrizko menuak diseinatzea, hondakin ahalik eta gutxien sortzeko eta kozinatzen denbora gutxiago emateko.

  • Despentsa eta hozkailua antolatzea: «FIFO» metodoa, etxerako egokitua.

  • Etxean jakiak kontserbatzeko teknikak lantzea (hoztea, izoztea, hutsean kontserbatzea).

  • Hondakinak eta soberakinak kozinatzeko aprobetxatzea, zaramatara bota ohi dugun produktuekin egindako errezeta baten bitartez.

Horrez gain, ikasitakoa modu erraz eta praktikoan aplikatu ahalko dute etorritakoek.

Gehienez ere, ordu bi iraungo dute tailerrek, eta saio bakoitzean 30 pertsonak hartu ahalko dute parte:

  • Azaroak 3, asteartea: San Migel, Taberna Nagusia, 18:15-19:45.

  • Azaroak 4, asteazkena: Arizko Dorretxea, 11:00-13:00.

  • Azaroak 10, asteartea: Kareagako Gizarte Etxea, 18:15-19:45.

  • Azaroak 12, osteguna: Basozelai Gizarte Etxea, 18:00-20:00. 

  • Azaroak 17, asteartea: Pozokoetxe Kultur Etxea, 11:00-13:00.

  • Azaroak 19, osteguna: Basozelai Gizarte Etxea, 11:30-13:30.

Argibide gehiago jasotzeko eta izena emateko mezua bidali behar da basauribirziklatu@gmail.com helbidera, edo telefonoz deitu 605 74 90 64 zenbakira, eta adierazi izen-abizenak, telefono-zenbakia eta zein egunetan egin nahi den ikastaroa.

Irudia
Menos desperdicio 2026
Fitxategi
Kartela (pdf) (632.4 KB)
Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram