Udal etxebizitza bat besterentzeko lizitazioa
Eskaintzak aurkezteko epea: 2026ko azaroaren 13tik abenduaren 14ra.
Basauriko Zuberoa, 1 – behea, eskuina – helbidean dagoen udal etxebizitza bat besterentzeko lizitazioa
2026ko azaroaren 5eko 5899/2026 Alkatetzaren Dekretuaren bidez, honako hauek onartu dira: Zuberoa kaleko 1ean (behea-eskuina) dagoen udal-etxebizitza bat besterentzeko espedientea, balorazio-txosten teknikoak, lizitazio-tasa eta besterentzeko baldintza-agiria, lehiaketa publikoaren bidez, gutun-azal itxian eta prozedura irekian.
Lizitatzaileek baldintza-agirietan ezarritako eskaintza berdinak edo handiagoak aurkeztu behar dituzte, eta, proposamenak baloratzeko eta eskaintza onena zehazteko, ezarritako adjudikazio-irizpideak hartuko dira kontuan: eskainitako preziorik onena (% 90) eta etxebizitzarik jabetzan ez izatea, inolako ehunekotan, Basauriko udalerrian (% 10).
Prozedura hori Basauriko Udalaren jabetzako higiezinak kargarik, errentamendurik eta okupatzailerik gabe saltzeari dagokio. Hona hemen higiezin horiek:
Zuberoa 1, behea, eskuina
-
Hiri-finka: Zuberoa, 1, behea, eskuina
-
Erregistroko datuak: Basauriko 18046/B zenbakiko finka
-
Katastroko datuak: U0050232Y etxebizitzaren zenbaki finkoa. Katastro-azalera 45,65 m2
-
Eraikinaren Ikuskapen Teknikoa: 2018ko otsailaren 21a
-
Kalifikazio energetikoa: G
-
Lizitazioaren gutxieneko prezioa (zergak kanpo): 71.000,00 euro
-
Behin-behineko fidantza: 2.130,00 euro
Interesdunek idatzizko eskaintzak egin ahal izango dituzte gutun-azal itxian, hogeita hamar egun naturaleko epean, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Euskadiko Kontratazio Publikoaren Plataforman argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epea lizitazio-iragarkian adierazitako eguneko 20:00etan amaituko da. Hala ere, epe horren azken eguna larunbata edo jaieguna bada, hurrengo egun balioduneko ordu berera atzeratuko da.
Proposamenak elektronikoki aurkeztuko dira, pertsona juridikoentzako kontratatzailearen profilaren bidez. Pertsona fisikoek edo Administrazioarekin harreman elektronikoak izatera behartuta ez daudenek erregistro orokorrean aurkeztu ahal izango dituzte, eskuz edo posta ziurtatuz.
Eskura aurkeztuz gero, 09:00etatik 14:00etara izango da, Basauriko Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (Kareaga Goikoa, 52), eta bertan emango zaio aurkezpen-egunaren eta -orduaren egiaztagiria.
Dokumentazioa urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitako beste erregistro batean aurkezten bada, edo posta ziurtatu bidez bidaltzen bada, posta-bulegoan bidalketaren ezarpen-data justifikatu beharko da, eta kontratazio-organoari egun berean jakinarazi beharko zaio eskaintza bidali dela, posta elektroniko bidez (bienes@basauri.eus).
Finkak bisitatu nahi dituztenek Ondare Atalarekin jarri beharko dute harremanetan, 944 666 320 telefonoan, bienes@basauri.eus helbide elektronikoan edo Ondasun eta Ondare Atalak Basauriko udaletxean dituen bulegoetan (Kareaga Goikoa, 52). Era berean, atal horretan kontsulta daiteke espedientean dagoen dokumentazioa.