Udalekuak 2023
ONARTUEN BEHIN-BETIKO ZERRENDAK
Gaurtik aurrera ez da inolako ezeztapenik edo aldaketarik onartuko. Beraz, ordaindutako kuotak baino ez dira itzuliko, aldez aurretik hala eskatuta, eta parte-hartzaileak gaixorik daudenean edo istripuren bat izan duenean bakarrik, betiere mediku agiriz justifikatuta, eta azken batean Kultura Atalak berrikusi eta onartuta.
Basauriko Udalaren Kultura Politika eta Euskara Arloak toki kopurua banatu edo egokitu ahalko du, izen-emateen osteko egoerara moldatzeko; eta programa garatzeko proposatutako tokiak ere aldatu ahalko ditu, Udalaren beste lokal edo toki batzuetara. Hau dela eta, honako aldaketak eman dira:
BERTAN BEHERA GERATU DIRA
13-Egun erdikoa Sofía Taramona 2017-2019 1.Txanda
14-Egun erdikoa Sofía Taramona 2017-2019 2.Txanda
BILERA INFORMATIBOA
Bilera informatiboa egingo da Social Antzokian, ekainaren 21ean, 18:00etan. Bertan informazio osagarria eskaini eta udalekuen funtzionamenduari buruzko arauak argituko ditugu.
Basauri, 2023ko ekainak 1