Zarataren aurkako 2025-2029 Ekintza Planaren hasierako onarpena
Alegazioak aurkezteko epea: apirilaren 4tik maiatzaren 21era.
Otsailaren 22ko 706/2025 Alkatetza-Dekretuaren bidez, hasierako onespena eman zaio Basauriko Zarataren Aurkako Ekintza Planari (2025-2029). Gerora, dekretu hori aldatu egin zuen martxoaren 5eko 925/2025 Dekretuak.
Espedientea 30 eguneko epean jendaurrean jarriko da, aldizkari ofizialetako azken iragarkiaren (BAO eta EHAA) argitaratze-datatik zenbatzen hasita. Epe horretan zehar, egoki iritzitako alegazioak edota iradokizunak aurkezteko aukera izango dute interesdunek.
Planaren dokumentazio osoa eskuragarri egonda da udaletxean (Karega Goikoa 52), Jasangarritasuna, Hiri-Garapena eta Herritarren Segurtasun Arloan eta Udalaren web orrian.
Halaxe egiten dugu, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuak ezarritakoa betetzeko.