HAPOko J Azbarren Eremuko UE 34.1 Egikaritze-Unitatea Urbanizatzeko Proiektua
Basauriko Udaleko Hiri Garapen eta Herritarren Segurtasunerako Jasangarritasun Arloko ordezkariak 2026.eko maiatzaren 27an 2479/2026 Dekretua eman zuen, Basauriko J Azbarren aldeko 34.1 egikaritze-unitatea urbanizatzeko proiektuari dagokionez. Honako hau xedatzen du:
Lehenengoa: Behin betiko onartzea J Azbarren eremuko 34.1 egikaritze-unitatea urbanizatzeko proiektua, J Azabrren eremuko Hitzarmen Batzordeak 2026ko maiatzaren 18an aurkeztua eta testu bategin gisa espedienteari erantsia, dokumentu horrek hasierako onespenean eskatutako zuzenketak behar bezala jasotzen dituela eta aplika daitezkeen hirigintza-zehaztapenak betetzen dituela egiaztatu ondoren.
Bigarrena: Hitzarmen Batzordeari gogoraraztea 2/2006 Legearen 198. artikuluan xedatutakoa, urbanizazio-obren udal-harrerari buruzkoa, eta Udalari jakinaraztea, gutxienez hogei egun lehenago, obra horiek entregatzeko edo eskura jartzeko aurreikusitako data.
Hirugarrena: Dekretu hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta udalaren egoitza elektronikoan argitaratzea.
Laugarrena: Ebazpen hau interesdun guztiei jakinaraztea, legezko errekurtsoak adierazita.
URBANI/2025/1 espedientean testu bategin gisa aurkeztutako dokumentuak UE_34.1_Azbarren.zip estekatik eskura ditzakezu. Esteka horrek dokumentu hauek ditu:
-
Eranskinak (A)
-
Segurtasun eta Osasun Azterlana (ESS)
-
Memoria (MEM)
-
Planoak (P)
-
Baldintza tekniko berezien agiria (PLI)