Skip to main content

Armarria

Irudia
escudo

D. PEDRO JOSE GARCIA DE LA MORA, ZIURTATZEN DUT: Ezen, Udalbatzak, mila bederatziehun laurogeita zortziko ekainaren hogeita lauan egindako ezohiko bilkuran, hurrengo modu honetan finkatu zuela Basauriko Harmarriaren deskripzioa:

"Horren forma, errektangularra da. Adar berdez orlatua dago. Orlak, bere goiko erdialdean, gizon zahar baten burua agertzen du, horren ilea, bigotea eta bizarra landare-bolutaz egina dago, heraldika klasiko edo mitologikoko fauno edo irudi bezala. Buru horrek ezkutuari amiera ematen dio, eta horri, bilutsik dauden bi aingeru lodikotek heltzen diote, horiek errenazimendu-erakoak dira eta belauniko daude;bestalde, horietako bakoitzak belaun eta oin bat, ezkutuaren ertzean, dauka. Ezkutua lau laurdenetan banaturik dago, gurutz baten bidez, eta gurutz horren zabalera, kanpoaldeko perimetroaren ertza halako bi da. Erdialdean, medailoi zirkularra dago, horrek ertzak ditu, eta ezkutuaren plano orokorrari gainjarria dago. Medailoi horretan San Migelen irudia agertzen da, erliebe erdiko bustoan egina, eta tunika duen bilo luzeko gazte baten irudia dauka. Bere eskuineko eskuan, ezpata bat dauka sua dariola, eta bere ezkerreko esku irekia bular gainean babesten du, eri muturrak tunikaren tolesetan sartuz  Tunikak brodatutako greka dauka. Eskumako sorbalda gainean kapa bat darama, gurutzaturik. Laurdenetan, Ariz, Zubialdea, Artunduaga eta Finaga auzoen ezkutuak ageri dira, Foru Aldundiaren antzinako mapa baten arabera, honela: 1 zenbakidun laurdena (goi-ezkerraldean) Hondoaren kolorea, karmina. Harrizko hirusta-gurutzea, kolore berean, eta urrezko hiru izar, sei puntadunak, eta horietako bakoitza gurutzeak egindako koadrantean (laugarren izarra ez da agertzen, erdiko medailoiaren azpian izkutatua geratzen delako) 2 zenbakidun laurdena (goi-eskumaldean) Bertikalki bitan banatuta. Ezkerreko azpikartela: Hondoaren kolorea, karmina. Dorre baten gaztelu heraldikoa urre zaharrean, goldatutako lurrean oinarrituta, eta otso bat atetik sartzen diharduela. Eskumako azpikartelaren hondoa, zilarrean. Harrizko zubia kolore berean (arku bat osorik ikusten da, eta albo bakoitzean, arku-zatiak) Oinarri uhinkatu urdina, ur harroetan.  3 zenbakidun laurdena (behe-ezkerraldean) Zeru koloreko hondoa, zilarrezko hiru bihotzekin, horiek triangelua osatuz jarrita daude, erpina beheruntz dutela. Oinarrian itsaso harroa, urdin-berdats kolorean. 4 zenbakidun laurdena (behe-eskumaldean) Hondo osoa urrean, bestalde hiru pinu berdez, triangelua osatzen du, eta triangeluaren erpina beheruntz jarria dago.

Hori guztia ziurtatzen dut, beharrezko toki orotan ezagutu dadin, Alkate Jaunaren aginduz eta bere oniritziarekin.

Fitxategi
Armarria (pdf) (136.73 KB)
Fitxategi
Fitxategi
Armarria_bn (pdf) (134.45 KB)
Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram