Faktura elektronikoa
KONTUAN HARTU: FAKTURA ELEKTRONIKOAK JASOTZEKO SISTEMA BERRIA FACE BIDEZ
Basauriko Udalaren eta bere erakunde autonomoen (Basauriko Kultur Etxea, Basauriko Udal Euskaltegia, Basauri Kirolak eta Etxe Maitia Adinekoen Egoitza) hornitzaileek faktura elektronikoak bidali behar dituzte Estatuko Administrazio Orokorreko faktura elektronikoen sarrera-puntu orokorraren bidez. Plataforma horrek aukera ematen du fakturak bidaltzeko eta horien izapidetze-egoera kontsultatzeko.
Faktura elektronikoak bi modutan bidali ahal dira:
1. https://face.gob.es/es webgunearen bitartez.
2. Horretarako aukera ematen duten software-aplikazioen bitartez:
a. Hirugarrenen aplikazioak. Gomendatzen dugu ef4ktur erabiltzea (https://www.ef4ktur.com/).
b. Web-zerbitzura beren kudeaketa-aplikazioetatik bertatik sartu nahi duten hornitzaileek, endpointa erabili beharko dute.
Entitate bakoitzaren DIR3 kodeak kontsultatzeko sakatu hemen ...