Skip to main content

«La Unión de Elejalde» Etxe Merkeen kooperatiba

elexalde

IZENA
«La Unión de Elejalde» Etxe Merkeen kooperatiba.

KOKAPENA
Gernika kalea 6-29. Elexalde auzoa.

BABES-ERREGIMENA
Zaharberritze kontserbatzailea.

EGILEA
Ismael Gorostiza Urcullu (arkitektoa), 1925.

DATU HISTORIKO-ARTISTIKOAK
32 etxebizitzatako kooperatiba hori da Basaurin biziraun duen langile-etxebizitzen multzo bakarra. 1911ko eta 1921eko Etxe Merkeen Legeriaren babespean eraiki zen. Lerroan atxikitako etxebizitzek osatzen dute aurrekontu txikiko auzunea. Euskal estilo berriko arkitektura erregionalistaren ikutuak dituen lengoaia baliatu zuen Gorostizak.
Basaurin etxe merkeen beste hiru sustapen egon ziren, baina desagertuta daude jada: Calvo anaien «Ciudad Urbi» delakoa (hiru etxe baino ez dira geratu); Marcelino Ibáñezen taldea (Uribarrin); eta Enrique Paneraren taldea (Uribarrin).

KONTSERBAZIO-INGURUNEA
Ona. 2008an kanpoko estaldura zaharberritu zuten. Balkoietako eskudelen kasuan, baina, ez zuten aintat hartu jatorrizkoak egurrezkoak zirela.

Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram