San Martin Ermita
Izena
San Martin Ermita.
Kokapena
Finaga auzoa.
Babes-araubidea
Babes berezia.
Egilea
Juan de Mirandak berritu zuen 1745ean.
Datu historikoak - artistikoak
Finagako ermita XVI. mendeko aztarnak gordetzen dituen eraikina da, baina estilo barrokoan berreraiki zen 1745ean, goian aipatutako maisu harginaren proiektuaren arabera.
Kontserbazio-ingurunea
Ondo da. Gaur egungo irudia Basauriko Udaleko Obra Zerbitzuek 1991n egindako esku-hartze baten emaitza da. Esku-hartze horretan perimetroko hormak sendotu eta handitu ziren, eta estalki berri bat eraiki zen.