Piru Gaínza (1922-1995)

Nabarmendu zen beste pertsonaia bat, eta basauritar eta euskaldun guztien gozamena eragin zuena Agustin “Piru” Gainza Bikandi izan zen. Basaurin jaio zen 1922ko maiatzaren 28an. Basconian lan egin zuen, eta 1940an Bilboko Athleticek fitxatu zuen. Kontratua onartu zuen, zeren eta ordainetan agindu baitzioten, aipatu lantegian aprendiz postutik tornulari postura igoko zutela.
Garai hartan ezagutu zutenek zibarekin zuen trebeziaz hitz egiten dute, igelak harrapatzeko zuen trebetasunez (harrika), eta atezain bezala zuen bizitasunaz. Ezkertiak direnen trebezia zuen. Horrela zelako, justu, atea utziarazi eta ezker hegalean jarri zuten. Ordutik, hogei urtez han jarraituko zuen.
Gainzaren erretratu gogoangarria, San Mameseko lehoien lider morala, eta Athleticek duen ikonorik handienetakoa.
Garai hartan, Gainzak Ligako 382 partida jokatu zituen eta 119 gol sartu zituen, Kopako 99 partida eta 29 gol, eta Europako Kopako 6 partida, eta horietan gol bat sartu zuen. Gainera, 33 bider internazionala izan zen espainiar selekzioarekin, eta 10 gol sartu zituen.
1947ko maiatzaren 18an gertatu zen AguStin Gainzaren balentriarik handiena, egun horretan Vigoko Celtaren aurka, garaipeneko 7 gol sartzeko abilezia izan zuen. Partida horretako amaierako markagailua 12 eta 1ekoa izan zen, San Mamesen.
Elastiko txuri gorriarekin bi Liga irabazi zituen (1942-1943 eta 1955-1956), eta zazpi Errege Kopa (1943, 1944, 1945, 1950, 1955, 1956, 1958) Azken lehiaketa horretan marka absolutua dauka, Errege Kopa berak bakarrik lortu du hainbeste bider.
Behin futbol profesionaletik erretiratu ondoren, Gainzak ez zuen denbora asko pasa bere klub maitatua entrenatu arte. Athletic taldeko entrenatzailea izan zen 1965-1966 eta 1968-1969 denboraldietan, eta nahiz eta ez zuen arrakasta handirik izan Ligako torneoetan, bai izan zuela beste lehiaketa batzuetan. Kopako torneotan Athletic taldea bi finaletara eraman zuen, nahiz eta modu lazgarrian galdu egin zituen 1966 eta 1967an. Gainera Athletic UEFA Kopan egon zen bere agindupean, eta 1968an Liverpooli irabazitako kanporaketak oroimen gozoak utzi zituen. Gero Athletic taldearen aholkulari eta ikuskatzaile izaten jarraitu zuen, gazteen trebezia baloratzeko helburuz, eta garai horretan, beste lehoi historikoa izan den Javier Clementeren adiskide handia izan zen.

Behin jokalari bezala erretiratu ondoren, Gainzak Athletic taldea zuzendu zuen, 60ko hamarkadan, eta bere arrakasta moderatua izan zen. Hala ere, “Piruk” ez zuen titulurik lortu lehoien entrenatzaile bezala.