ORDENANTZA - Eraikinen ikuskaritza teknikoa (EIT)
Indarraldiaren hasiera
2017, Urtarrila, 19
Jarduketa esparrua
Hiri-Ekintza
Eraikinen ikuskaritza teknikoa (EIT) arautzeko udal ordenantza.
Gure inguruetako hiri askotan, baita Basaurin ere, duela zenbait urte eraikitako bizitegiek degradazio fisikoa eta hirigintza- zein arkitektura-narriadura izan dituzte, neurri handi batean, jabeek eta erabiltzaileek ez zutelako kontserbatzeko kulturarik eraiki zituztenean, eta horrek mantentze egokirik eza izan du ondorioz. Horiek horrela, Basauriko Udalak egoera hori bideratzeko neurriak hartu behar ditu, sortutako egoera denbora pasa ahala larriagotu egiten baita.