Skip to main content

Beka Juan de Otaola y Pérez de Saracho 2013

Indarraldiaren amaiera data
Aurkezteko epea

Juan de Otaola y Pérez de Saracho Beka, honen semeak sortu du, Pablok hain zuzen ere, Arte Plastikoen heziketan laguntzeko asmoz.

Honako beka Euskal Komunitate Autonomoan bizi den edozein pertsonak edo taldek eskatu ahal izango du. Honetarako idatzi bat bidali beharko dio Basauriko Alkateari eta Basozelai gizarte etxeko (Basozelai, 11 - Basauri 48970 Basauri) atezaindegian aurkeztu beharko du, 2013ko ekainaren 7a baino lehen.

Eskari honetan hautagaiak emango den hautagaiak emango den erabakiaren onarpena adieraziko du, baita ondoren aipatuko ditugun puntuan onarpena ere. Halaber honako dokumentuak aurkeztu behar izango ditu:

  • NANaren fotokopia.

  • Espezialitate honetan bere gaitasuna frogatzen duen dokumentazioa.

  • Egingo den lanaren programa, proiektua eta metodologiaren zehaztasunak memoria baten bidez: bertan lanaren burutze epeak ere aipatuko dira. 

  • Halaber, pertsonalitate baten edo kultur erakunde baten informea aurkeztu ahal izango da, hautagaiak egindako lan artiztikoak arituko delarik.

Kontsultatu oinarriak erantsitako dokumentuan.

Informazio gehiago Social Antzokian (kultur basauri).

Fitxategi
Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram