Skip to main content

Gizarte ekintzako diru-laguntzak 2015

Indarraldiaren amaiera data
Aurkezteko epea

2015eko apirilaren 1eko BAOan, 62. zenbakian, argitaratu dira Gizarte Ekintzako udal diru-laguntzak emateko Oinarri arautzaileak (Gizarte Ongizatea, Berdintasuna eta Inmigrazioa).

Eskaerak aurkezteko epea 2015eko apirilaren 4tik maiatzaren 4a arte irekita egongo da.

Helburuak:

-  Udalerriko Jubilatuen Elkarte desberdinek egindako jarduerei laguntza eskaintzea, Pertsona Nagusiei begira jarduera sozio-kulturalak sustatzeko helburuz.
-    Pertsona ezgaituen, izaera kronikoko gaixoen eta gizarte izaerako beste zenbait elkarteek egiten dituzten jarduerak eta horien garapena bultzatzea.
-  Basaurin kohesio soziala bultzatzea, auzoko berriek ekarritako aniztasuna bistaratuta eta aintzatetsita.
-   Emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasuna bultzatzera zuzendutako jarduerak egitea edozein eremutan, hain zuzen, emakumeen parte-hartzea, horiei informazioa eta aholkularitza ematea sustatzen duten jarduerak direnean, eta baita aukera berdintasunari buruz, gizarte osoari begira, kontzientzia hartzea bultzatzen duten jarduerak direnean.

Oinarri Arautzaileak
http://www.bizkaia.net/lehendakaritza/Bao_bob/2015/04/20150401a062.pdf#page=204

Gizarte Ongizate eranskina
http://www.bizkaia.net/lehendakaritza/Bao_bob/2015/04/20150401a062.pdf#page=209

Inmigrazio eranskina
http://www.bizkaia.net/lehendakaritza/Bao_bob/2015/04/20150401a062.pdf#page=212

Berdintasun eranskina
http://www.bizkaia.net/lehendakaritza/Bao_bob/2015/04/20150401a062.pdf#page=214