Skip to main content

Kontratazioari emandako laguntzak gabonetako kanpainaren barruan

Programaren erreferentzia

2009ko azaroaren 3ko AGINDUA, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailarena, horren bidez, Merkataritza eta Ostalaritzako Alorren lehiakortasuna eta suspertzea bultzatzeko pizgarrien deialdia egiten da, 2009ko Gabonetako kanpainan.

Helburua

Merkataritza eta ostalaritzako enpresen egiturari eusten eta horien lehiakortasuna hobetzen laguntzea, eta horretarako, gabon garaian egin ditzaketen kontratazio berrien soldata-kostuen zati bat subentzionatzea.

Onuradunak

Aktiboan egonik, beren jarduera Merkataritza alorrean garatzen duten enpresak, horiek Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako establezimendu finkoak izan behar dute, eta Ostalaritzako kasuan, turismo-alojamenduak eta sukaldaritzako establezimenduak, baina Jarduera Ekonomikoen Zergan alta emanda daudenak, eta Ostalaritzakoak direnean gainera, Euskadiko turismo enpresa eta establezimenduen erregistroan inskribatuta egon behar dute.

Ekintzak

Laguntza horien onuradunek egindako jarduerak subentziona daitezkeen ekintzak izango dira, baldin eta, jarduera horiek 2009ko gabonetako kanpainan merkataritza eta ostalaritza alorren lehiakortasuna eta suspertzea bultzatzeko xedez izanik, langabezian dauden pertsonak kontratatzen badituzte, laguntzak eskatzeko data baino 30 egun lehenago eginak gutxienez, eta Gizarte Segurantzako erregimenean sartu eta Euskal Autonomia Erkidegoan erroldaturik badaude, eta kontratatzen duen enpresako pertsona titularrarekin edo gehiengoa duen bazkidearekin bigarren gradura arteko odolkidetasunik edo kidetasunik ez badute, eta beti ere, kontratatutako epealdia jarraitua bada, eta epealdi hori 45 egunekoa edo handiagoa bada, eta arau hau indarrean sartzen denetik 2010eko urtarrilaren 31a artean badago, biak barne, eta denbora partzialeko kontratazioak ez badira.

Finantziazioa

2.400.000 euroItzuli beharrik gabeko dirulaguntzak Laguntzaren zenbatekoa 1.200 euro bitartekoa izango da pertsona langile baten kontratazioarekin lotutako jarduera bakoitza, eta gehienezko muga 12.000 eurokoa izango da enpresako.

Epea

2009ko abenduaren 15a.

Informazioa

http://www.euskadi.net/cgi-bin_k54/bopv_20?c&f=20091112&a=200906053

Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram