Kultura-politika eta Euskara Arloko diru-laguntzak 2019
2019ko Kultura-politika eta Euskara Arloaren dirulaguntzak zuritzeko epea: 2020ko urtarrilaren 31ra arte.
2019ko urtarrilaren 22ko BAOn (15 zenbakiduna) argitaratu dira Kultura-politika eta Euskara Arloko udal diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak.
Oinarri arautzaileak:
Kultura-politika eta Euskara Arloko 2019ko diru-laguntzen deialdiak argitaratu dira 2019ko otsailaren 12ko 30 zenbakidun BAOn:
• Kirola: jarduera egonkorrak eta/edo lehiaketak egitea.
"Kirolak jarduerak (doc)” kirolentzako eredua erabili.
• Kirola: kirol-ekitaldi puntualak egitea.
“Kirolak jarduerak (doc)” kirolentzako eredua erabili.
• Kultura-jarduerak, oro har.
• Gazteria.
• Hezkuntza: ikasleen guraso elkarteek, ikastetxeek eta ikasketa-kooperatibek egindako jarduerak.
• Hezkuntza: eskola liburutegiak sustatzea.
• Hezkuntza: eskola-kirola sustatzea.
• Hezkuntza: eskola-garraioko jarduerak.
Aurreko diru-laguntzetarako eskabideak aurkezteko epea: otsailaren 13tik 2019ko martxoaren 12ra arte.
Euskarako diru-laguntzak
• Euskara: euskararen erabilera sustatzea enpresetan eta merkataritzan.
Eskabideak aurkezteko epeak:
- 2018ko urriaren 14tik 2019ko ekainaren 25era bitartean euskara sustatzeko egindako jardueretarako: deialdi hau BAOn argitaratzen den biharamunetik 2019ko ekainaren 30era arte.
- 2019ko ekainaren 26tik urriaren 31ra bitartean euskara sustatzeko egindako jardueretarako: 2019ko uztailaren 1etik urriaren 31ra arte.
• Euskara: elkarteetan euskararen erabilera sustatzea.
Eskabideak aurkezteko epeak:
- 2018ko urriaren 14tik 2019ko ekainaren 25era bitartean euskara sustatzeko egindako jardueretarako: deialdi hau BAOn argitaratzen den biharamunetik 2019ko ekainaren 30era arte.
- 2019ko ekainaren 26tik urriaren 31ra bitartean euskara sustatzeko egindako jardueretarako: 2019ko uztailaren 1etik urriaren 31ra arte.
• Euskara: euskara ikastaroak egitea.
Eskabideak aurkezteko epeak:
- 2018ko urriaren 1etik 2019ko ekainaren 30era bitartean egindako ikastaroetarako: oinarri hauek BAOn argitaratzen diren biharamunetik 2019ko uztailaren 8ra.
- 2019ko udako ikastaroetarako (uztaila, abuztua, iraila): 2019ko urriaren 11ra arte.
“Euskara diru-laguntza eskatzeko–solicitud subvención euskera”eskaera aproposa erabili.
• Euskara: gidabaimena lortzeko azterketa euskaraz egitea:
Eskabideak aurkezteko epea: 2019ko otsailaren 13tik urriaren 31ra arte izango da.
“Euskera eskabide espezifikoa (doc)” eskaera aproposa erabili.
• Euskara: Euskararen Nazioarteko Eguna, ikastetxeetan egindako jarduerak:
Eskabideak aurkezteko epea 2019ko urriaren 16tik azaroaren 4ra izango da.
• Euskara: astialdiko monitore edota zuzendari titulua lortzeko prestakuntza euskaraz egitea:
Eskabideak aurkezteko epea: 2019ko otsailaren 13tik urriaren 31ra arte izango da.
“Euskera eskabide espezifikoa (doc)” eskaera aproposa erabili.