Nerbioi ibaizabaleko enpresetan praktika ez-laboralak egiteko beka programa
Udal Gaztedi Nerbioi Ibaizabal egitasmoak hainbat urte daramatza Arakaldo, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Ugao-Miraballes, Urduña, Zaratamo eta Zeberio udalerrietan sarean lan egiten eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, enplegua sustatzeko oinarri sendoagoak jarri nahi ditu eskualdeko enpresetan beken programa batekin. Programa honen bitartez zure ikasketekin lotutako lan esparru batean lehen esperientzia izateko.
Horretarako gazte langabetuentzako 15 beka ez- laboralak kudeaketa martxan jartzen dugu, laneratzearen jarraipena egiteko plan pertsonalizatu batekin eta eskualdeko enpresetan praktikak eginez. (1543/2011 Errege-dekretua, urriaren 31koa, enpresetan egiten diren praktika ez-laboralak arautzen duena). 18 ETA 25 URTE BITARTEKO GAZTEEI ZUZENDUTA.
Betebeharrak:
- Bizkaiko Foru Aldundiarekin Gaztedi Nerbioi Ibaizabal hitzarmena sinatu duten Nerbioi Ibaizabaleko 10 udalerrietako batean erroldatuta egon behar duzu (goian aipatutakoak).
- Profesionaltasun Ziurtagiria, Lanbide-heziketako Erdi-Mailako edo Goi-Mailako titulua edo unibertsitateko titulua izan behar duzu.
- Ezin duzu izan hiru hilabetetik gorako lan-esperientziarik jasotako prestakuntzarekin lotura zuzena duten lanpostuetan.
Beka ez-laboral horiek eskatzeko epea 2018ko otsailaren 28an amaituko da.
Beka ez-laboral honetako bat eskuratu nahi duten gazteak ezinbestean Lanbiden izena emanda egon beharko dira.
INFO +: Udalaren Gazteria Zerbitzua ( 944 666 311);Gazteen Informazioa Bulegoa
(944 666 430) ; www.nerbioiibaizabalgaztedi.eus.
