ARAUDIA - Udal Artxiboaren prozedura sistemaren arautegia
Indarraldiaren hasiera
2010, Maiatza, 27
Jarduketa esparrua
Ogasuna eta Ondasuna
Edukiaren kategoriak
Artxiboa herri jabariko ondasuna da ere, eta, definizioz, zerbitzu publiko edo administratiboa ematea du xede, Toki Erakundeen Ondasunen indarreko Araudian (ekainaren 13ko 1372/1986 Errege Dekretuko 4. artikulua eta Artxibo Zerbitzuetako Araudia eta Euskal Autonomia Erkidegoko Dokumentazio Ondareari buruzko arauak onesten dituen azaroaren 21eko 232/2000 Dekretuko 5. artikuluko I. kapitulua) ezarritakoaren arabera. Izan ere, udal dokumentazio-ondarea kontserbatu eta zaintzen du.