Skip to main content

San Fausto plazaren garajeko 16 aparkaleku plaza berriren lizitazioa

Eskaerak egiteko epea: irailaren 7tik urriaren 20ra.

-

San Fausto Plazaren azpian kokatutako udal garajeko 16 aparkaleku plaza berriren emakidaren lizitazioa. Plaza horietatik 3 mugikortasun urriko pertsonentzat dira

Emakidaren prezioa:

  • 8.212,36 euro (BEZik gabe) partzela bakoitzeko. Esleipenaren egunean eguneratuko da.egunean eguneratuko dena.

Emakidaren epea:

  • 2042ko ekainera arte. Ezin izango da luzatu.

Parte hartzeko baldintzak:

  • Pertsona fisikoa eta adinez nagusia izatea.

  • Herrian erroldatuta egotea, egoiliar gisa.

  • Eskaera egitea.

  • Udalarekin zorrik ez izatea.

  • Erreserbatutako 3 plazen kasuan, "desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartelaren" kopia aurkeztea.

Lehentasunezko baldintzak:

  • Ibilgailu propioa izatea eta ibilgailu horren zergak Basaurin ordaintzea.

  • Basaurin aparkatzeko beste partzelarik ez izatea, ezta lonja-garajerik ere, ez jabetzan, ez emakidan.

Goian adierazitako lehentasun-baldintzak betetzen ez dituzten eskatzaileak ez dira kontuan hartuko, salbu eta, eskabideak aurkezteko epea amaituta, baldintza horiek betetzen dituzten eskatzaileen kopurua eman beharreko aparkaleku-plazena baino txikiagoa bada.

Kasu horretan, lehentasunen irizpide hauei jarraikiz ordenatuko dira eskatzaileak: pertsona fisikoa izatea, Basaurin jabetzan edo emakidan aparkatzeko plaza baten titular izatea, eta ibilgailu propio bat baino gehiago izatea eta ibilgailu horien zergak Basaurin ordaintzea.

Informazio gehiago hemen:

  • Basauriko Udala - Ondasunen eta Ondarearen Sailatala

  • Telefonoa: 944666320

  • Helbide elektronikoa: bienes@basauri.eus

 

Eskaera egiteko sakatu hemen... (irailaren 7tik urriaren 20ra)

Fitxategi
Planoa (pdf) (40.04 KB)
Fitxategi
Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram