Udal Musika Eskolaren Erreglamendu berriaren hasierako onespena
Alegazioak aurkezteko epea: abuztuaren 24tik urriaren 2ra.
Basauriko Udalak, 2026ko uztailaren 29an egindako ohiko osoko bilkuran, hasierako onespena eman zion Basauriko Udal Musika Eskolaren Antolaketa eta Funtzionamendua arautzen dituen Erregelamenduari.
Erabaki hau hogeita hamar (30) egun baliodunez jendaurrean jarriko da, interesdunek aztertu ahal izan dezaten eta egokitzat jotzen dituzten alegazio, erreklamazio edo iradokizun guztiak aurkez ditzaten.
Ekarpenak egiteko epea: abuztuaren 24tik urriaren 2ra arte (biak barne).
Zure ekarpenak aurkezteko:
-
Internet bidez: Sakatu hemen...
-
Aurrez aurre: Herritarrei Arreta emateko Bulegoa. (aurretiko hitzorduarekin)
Jendaurrean jartzeko epea amaitu ondoren, Udalbatzak jasotako ekarpenak aztertuko ditu, eta, hala badagokio, aurkeztutako alegazioak edo iradokizunak ebatziko ditu, Erregelamendua behin betiko onartu aurretik.
Erreklamaziorik edo iradokizunik aurkeztu ez bada, ordura arte behin-behinekoa izan den Erregelamendua behin betiko hartutzat joko da.