Skip to main content

Basauri-Etxebarriko Lanbide Hastapenerako Ikastegia (LHIEB)

Edukiaren kategoriak
CIP

HARTZAILEAK
Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programak eskaintzen dituen prestakuntza zentroa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) Graduatua lortu ez duten 15 urtetik 18ra bitarteko gazteei zuzendua.

HELBURUAK
DBHko Graduatua lortu ez duten ikasleei oinarrizko lanbide prestakuntza eskaintzea, eta ildo horretan, kalitateko laneratzea erraztu eta behin programa amaitutakoan, araututako ikasketak jarraitzeko aukera eskaintzea.

PROGRAMEN EGITURA
Hasierako Lanbide Prestakuntzako programak bi ikasturtetan garatzen dira, eta bigarren ikasturtearen barruan enpresetan praktikak egiteko fase bat sartzen da.

Argibide gehiago nahi izanez gero zentrora bertara joan, edo bestela, Basauriko Udaleko Enplegu, Ekonomia Sustapen eta Merkataritza Arlora.

BASAURI-ETXEBARRIKO LANBIDE HASTAPENERAKO IKASTEGIA
Helbidea: Kareaga Behekoa, s/n (Antzinako Unamuno ikastetxea). 48970 Basauri
Telefonoa: 94 426 36 17
Faxa: 94 426 31 15
E-maila:cipbasauri@fundacionadsis.org
 

BASAURIKO UDALEKO ENPLEGU, EKONOMIA SUSTAPEN ETA MERKATARITZA ARLOA
Helbidea: Kareaga Goikoa, 52. 48970 Basauri
Telefonoa: 94 466 62 55
E-maila: empleo@basauri.net
Web: basauri.eus

Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram