Skip to main content

Etorkinentzako eskuko hiztegia

Basaurin etorkinek eskuragarri dute euskarazko eskuko hiztegia.

Edukiaren kategoriak
Eskuko hiztegia

Bizkaiko hainbat udalerri elkarlanean eta Alkarbidek koordinaturik, eskuko hiztegi txiki bat atera dugu bederatzi hizkuntzatan, Basaurira etorritakoen integrazioa errazteko. Hauek dira hiztegian sartu ditugun hizkuntzak: euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa, portugesa, arabiera, txinatarra, errumaniera eta wolofa.

Euskarak inor ez du arrotz eta hemen denok gara etorkin: batzuk duela hamar mende heldu ginen, beste batzuk orain dela bi aste; eta beste asko, berriz, bidean gatoz. Ondo etorri denok!

Hiztegiak herriko hainbat lekutan daude eskuragarri: ikastetxeetan, kultur etxeetan, etorkinen elkarteetan eta herritarren arretarako udal bulegoetan.

Informazio gehiago behar izatekotan, harremanetan jarri Euskara Zerbitzuarekin (Bidearte kalea, 10. Tel. 94 466 6312. euskara@basauri.eus).

Fitxategi
Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram