Basauriko Udalaren dirulaguntzen ordenantza orokorra
Basauri interkulturala

Beste faktore batzuen artean, Basauriren garapena oso lotuta egon da migrazio-mugimendu desberdinekin, batez ere lan-eskariak eragindakoekin, eta horiek aldaketa demografiko eta sozial nabarmenak eragin dituzte historian zehar.
XIX. mendearen amaiera eta XX. mendearen hasiera bitartean, Basaurik garapen industrial handia izan zuen, eta Euskal Herriko hainbat tokitako pertsonak erakarri zituen, batez ere Bizkaikoak, baina baita Espainiako Estatuko hainbat tokitakoak ere. Joan den mendearen amaieratik, eta bereziki gaur egungo lehen hamarkadatik, Bizkaira, Euskal Autonomia Erkidegora eta baita Espainiako Estatura ere, atzerriko etorkinak iritsi dira Basaurira, bertako biztanleek estaltzen ez zituzten lanen eskaintzak erakarrita eta beren bizi-proiektuak hobetzeko aukeraren aurrean.
Azken urteotan, atzerritarren etorrera murrizten joan da. Hori dela eta, lehentasuna atzerriko etorkinei harrera egitea zen fase batetik gure arretaren ardatza aniztasunaren kudeaketa izan behar duen fase batera igaro gara.
Aniztasuna, basauriar gizartea XXI. mendean XX. mendean zena baino are anitzagoa delako eta, etorkizuna ez dela hain anitza izango pentsatu beharrean, gehiago izango dela jakin behar dugulako.
Eta testuinguru horretan garrantzi berezia hartzen du tratu-berdintasunaren aldeko eta pertsonak arraza, etnia edo jatorriagatik ez baztertzearen aldeko borrokak, bizikidetza hobetzeko ardatz eta gida gisa.
Etorkizunean gizarte bidezkoagoa, kohesionatuagoa eta desberdintasun sozial txikiagoak dituen gizarte baterantz aurrera egin nahi badugu, osagaien mugikortasun bertikala sustatu behar dugu, eta horretarako baldintza sine qua non da tratu-berdintasuna eta diskriminaziorik eza sustatzea.
Erakunde publiko gisa, bere eginkizuna herritarrei zerbitzua emateko bokazioarekin bete behar du, berdintasunaren eta gizarte-kohesioaren alde eginez, eta Basauriko Udalak pertsonak jartzen ditu gure politiken ardatz nagusi gisa, inklusioaren, integrazioaren eta elkartasunaren alde eginez. Bertako eta atzerriko pertsonen aniztasuna eta elkarrekintza aitortuz eta diskriminazioaren eta xenofobiaren aurkako borrokan eragiten duten ekintzak eta programak aktibatuz.
2022ko maiatzean, osoko bilkuran, III.Kulturarteko Bizikidetzar Plana (2022-2025) onartu zen, eta hemen duzue dokumentua.
Basauri anitza
Elkarbizitzari eta aniztasunari lotutako beste ekimen batzuk; udalerriko elkarteek kudeatzen dituzte. Eremu honetan zure jarduerak txertatu nahi badituzu, jarri zaitez harremanetan Immigrazio Atalarekin.
Zer gertatzen ari da
Kanpainak eta Jarduerak
Kontsultatu arlo honetako kanpaina eta jarduera berrienak; gainerako kanpainak ikusi nahi badituzu, hemen kontsulta ditzakezu.
Baliabideak
Hainbat elementu eskaintzen dizkizugu, eta honela erabil ditzakezu:
Zerbitzu elektronikoak
Zure izapideak azkar eta eroso egiten ditugu gure egoitza elektronikoan

Integrazioa eta ongietorria Basaurin
Etorkizun bikaina guztiontzat