Bizilagunak
Asko gara hurbiltzeko urratsa eman nahiko genukeen bertakoak eta kanpotarrak, baina ez dugu horretarako tarterik edo aukerarik ikusten.
«Bizilagunak» egitasmoaren xedea da jatorri desberdinetako Basauriko norbanako eta familiak elkartzea, bertatik bertara ikusteko oso bestelakoak bagara ere, gauza askotan bat bagatozela.
Familietako batek (familia, oso zentzu zabalean: lagun-taldea; familia eta lagunen bat; pisukideak…) beste bat gonbidatzen du bere etxean bazkaltzera. Antolatzaileek izendatutako dinamizatzaile batek aurkeztu egiten ditu familia biak, eta haiekin bazkaltzen du. Ekimena egun berean eta ordu berean egiten da Euskal Herriko (eta Europako beste toki batzuetako) hainbat etxetan.
Ekimena 2011n abiarazi zuen Gipuzkoako SOS Arrazakeriak, eta Basaurik 2013az geroztik hartzen du parte bertan. Euskal Herrian, dagoeneko, 4.000 lagunek baino gehiagok hartu dute parte.
Bazkarien bideoak: Bazkarien bideoa 2014, Bazkariaren bideoa 2016
Bizilagunak 2016: Informazio liburuxka, Kartel eta Iragarkia