Zurrumurruak desmuntatu
Elkarbizitza eta Aniztasun Plana 2020-2025ren ekintzetako bat da Basaurin Zurrumurruen Aurkako Estrategia garatzea, zeinaren helburua den gizartea giza eskubideen, kulturartekotasunaren eta diskriminaziorik ezaren ikuspuntutik eraldatzea. Zenbait udal eta gizarte erakunde batu dira jada «ZAS!» Zurrumurruen Aurkako Sarera.
Zurrumurruen aurkako estrategiak, Basaurin, zera bilatzen du:
-
Gurea ez beste jatorri eta kulturatako pertsonei buruzko zurrumurru, estereotipo eta aurrejuzgu negatiboen aurrean jarrera kritiko eta aktiboa sustatzea (horrelako zurrumurruek traba egiten diotelako elkarbizitzari eta errespetuari, eta intolerantzia eta berdintasun eza elikatzen dituztelako).
-
Gizarte eragileak (Administrazio Publikoa, komunikabideak, hezkuntza-komunitatea, gizarte-ehuna eta herritarrak) erakartzea gure ohitura sozialak —indibidualak zein kolektiboak— eraldatzeko estrategia honetara.
Honako bide hauetatik sustatzen ari da Estrategia:
-
Politikarien prestakuntza, urtero.
-
Teknikarien prestakuntza, urtero.
-
Zurrumurruen aurkako eragileen sarearen sorrera eta dinamizazioa: parte-hartze prozesua izan da zurrumurruen aurkako estrategiarena, non beste kulturen aurkako aurrejuzgu eta zurrumurruek eragindako kaltearekin sentsibilizatutako herritarrek informazioa eta prestakuntza jasotzen duten, kultura aniztasunari buruzko mezu positiboa zabaltzeko.