Skip to main content

2015eko OHZko errolda onesteko iragarkia

Argitalpen data
Amaiera data

EKONOMIA ARLOA

Remesa.- 150121RVIB
Zergen gestioa eta Ikuskaritza
Lurralde Zergak.-

OHZren ERROLDA ONESTEKO IRAGARKIA
Udal honetako Alkatetzak, 2015ko urtarrilaren 28an, 0269 zenbakiko Dekretua egin du. Dekretu horrek honela dio, hitzez hitz:

“2015ko ekitaldirako Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren Errolda onesteko espedientea ikusirik, Zergen Kudeaketa eta Ikuskaritza Atalak prestatutakoa behin 2014ko ekitaldiko altak, bajak eta aldaketak prozesatu ondoren, eta

Kontuan harturik  bai Ondasun Higiezinen gaineko Zerga arautzen duen 9/1989 Foru Arauaren 22. artikuluan, bai Zerga Foru Arau Orokorraren 100.3 artikuluan ezarritakoa.

Indarrean dauden lege-xedapenek emandako eskumenak erabilita, honako hau XEDATU DUT:

LEHENENGOA.- 2015ko ekitaldirako Katastro Errolda eta Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren Errolda onestea. Horren zenbatekoa BOST MILIOI ZAZPIEHUN ETA LAUROGEITA HEMERETZI MILA, EHUN ETA HIRUROGEITA ZORTZI EURO ETA HIRUROGEITA BI ZENTIMO (5.799.168,62 €) da eta 33.676 erreziboz osatua dago.

BIGARRENA.- Aipatutako erroldak jendaurrean jartzea 15 eguneko epean, interesdunek horiek aztertu eta egoki iritzitako erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten, behin horiei buruzko iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko Iragarki Taulan argitaratzen den biharamunetik zenbatzen hasita”.

Ondasun Higiezinen Errolda-katastroan barne sartu edo kanpoan uzteko egintzen aurka, edo hor agertzen diren datuak aldatzeko egintzen aurka, berraztertzeko errekurtsoa jarri daiteke, Basauriko Udaleko Alkatetzari zuzenduta, jendaurrean egoteko epea amaitu ondorengo biharamunetik hasita, hilabeteko epean, edo bestela baita, erreklamazioa jarri daiteke Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboan, hilabeteko bateko epean, baina ezingo dira bi errekurtsoak aldi berean jarri. Errekurtsoa jartzen denetik hasita hiru hilabete igarotzen badira ebazpena eman gabe, hura ezetsia izan dela ulertuko da, eta orduan, erreklamazio ekonomiko administratiboa jarri daiteke Bizkaiko Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboan.

Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren Errolda jendaurrean jarriz jakinarazitako likidazioen aurka, berraztertzeko errekurtsoa jarri daiteke Basauriko Udaleko Alkatetzari zuzenduta, borondatez ordaintzeko epealdian, edo hori amaitzen denetik hasita, hilabeteko epean. Errekurtsoa jartzen denetik hasita hiru hilabete igarotzen badira ebazpena eman gabe, hura ezetsia izan dela ulertuko da, eta orduan, administrazioarekiko auzietako erreklamazioa jarri daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiaren aurrean.

Halaber, Zerga Bilketako Foru Erregelamenduaren 15. eta hurrengo artikuluetan, eta hirugarren Ordenantza Fiskalaren 22. artikuluan adierazitakoaren arabera, azken horrek arautzen baitu Ondasun Higiezinen gaineko zerga, Udal honen zergadun direnei adierazten diegu, hain zuzen ere, Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ondoriozko zergadunei, 2015. ekitaldiko Erroldari dagokion kobrantza, BORONDATEZKO EPEAN, hurrengo era honetan egingo dela:

ORDAINTZEKO EPEA: Ordainagiria helbideratua badago, banketxeak ordainagiriaren erdia maiatzaren 4an kargatuko luke, eta beste erdia urriaren 5an. Ordainagiria helbideratu gabe badago, urteko ordainagiriaren kopuru osoa martxoaren 2etik maiatzaren 4era bitartean ordaindu beharko da.

ORDAINTZEKO TOKIA: ondoko edozein banketxe edo aurrezki-kutxatan: Banco Sabadell Guipuzcoano, Bankoa, Kutxabank, Laboral Kutxa, Caja Rural Navarra La Caixa eta Santander.

ORDAINTZEKO MODUA: Zergaren ordainketa helbideratu gabe balute, zergaren zenbatekoa aipatutako erakunde finantzario horietako batean ordaindu beharko lukete, eta horretarako, etxebizitzan jasotako inprimaki-sorta aurkeztu beharko dute.

OHARRAK: Inprimaki-sortarik ez bada jaso edo hori galdu egin bada, haren kopia lortu behar da Herritarren Informazio eta Arretako Bulegoan (HIAB), eta aipatutako erakunde finantzarioetako edozein bulegoetan ordaindu beharko da.

Ordainagiriko zenbatekoa ez balitz ezarrita dagoen borondatezko epe barruan ordainduko, zerga zorra BEHARTZE BIDEAN jauziko litzateke, eta zergadunek tasa horiez gain, horiei dagozkien GAINKARGUAK, KOSTUAK ETA BERANDUTZA INTERESAK ordaindu beharko lituzkete, legearen arabera ezarrita leudekeenak, aipatutako erakunde finantzarioen batean, Udaletxeko behe-solairuan dagoen Herritarren Arreta eta Informazioko bulegoak egindako ordainketa-gutuna aurkeztuta. Ordainduko ez balitz, Udalak, hori bide exekutiboz kobratzeari, ekingo dio.

GOMENDIOAK: Zure erosotasunerako, Zergaren ordainketa helbideratzea proposatzen dizugu, eta horretarako, Helbideratze Buletina bete behar duzu lehenik, eta ondoren, Zergaren kobrantza kudeatzen duten finantza-erakundeen bulegoetako edozeinetan entregatu, edo Herritarren Informazio eta Arretako Bulegora (HIAB) jo. Bestalde, helbideratze horrek 2014an ondorioak izan ditzan helbideratze-agindua apirilaren 24a baino lehen entregatu behar duzu Herritarren Informazio eta Arretako Bulegoan, horrela egin ezean hurrengo ekitalditik aurrera izango du ondorioa.

Hori guztia jendaurreko egiten da, denek ezagutu eta bete dezaten.

ALKATEA,


Andoni Busquet Elorrieta

 

Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram