Klima aldaketaren ondorioetara egokitzeko Basauriko planari hasierako onespena ematea eta jendaurrean jartzea
Argitalpen data
Amaiera data
1735/2021 Alkatetza Dekretuak, 2021ko maiatzaren 7koak, onetsi egin du hasierako onespena ematea Klima Aldaketaren Ondorioetara egokitzeko Basauriko Planari.
Era berean, aipatutako gaiari buruzko espedientea hilabetez jendaurrean jartzea xedatu du adierazitako Dekretuak. Epe hori zenbatzen hasiko da iragarki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. (BAO. 93. zk. 2021/05/19)
Horrela, bada, aukera egongo da Lurralde-politika eta Kontratazio Arloko udal bulegoetan aipatutako mapa aztertzeko (08:30-13:30 bitarteko ordutegian) eta egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Dokumentua udal webgunean ere egongo da eskuragarri.
Plana jendaurrean jartzeko epeak maiatzaren 20tik ekainaren 20ra iraunduko du.