Skip to main content

UDABERRIK KONTZERTUAK 2026: BIOLONTXELORAKO SUITEAK

Data
Ekitaldi mota
Kontzertua
Kokapen
Taberna Nagusia San Miguel
Prezioa
Doakoa
Publiko
Denontzat
Antolatzailea
Kultur etxeak

BIOLONTXELORAKO SUITEAK (Suites para violonchelo): KARMELE CASTILLO MAESO (biolontxeloa/violoncello)

  • Biolontxelorako suitea,1. zk., Sol Maiorrean, BWV 1007 · J. S. BACH (1685)
  • Biolontxelorako suitea· G. Cassadó (1897)
  • Biolontxelorako 3. suitea Do Maiorrean, BWV 1009 · J. S. BACH (1685)

Egitarauari buruzko oharrak:

Biolontxelo-bakarlariak toki garrantzitsua du musikaren historian. Akonpainamendurik, orkestrarik, pianorik gabe, babesik gabe dago musika-tresna: interpretearen esku geratzen da esaldi, isilune eta ñabardura bakoitza. Bada, gaurko egitarauak tradizio horretan zeharreko ibilbidea proposatzen digu, eta Barrokoaren eta XX. mendearen arteko zubia eraikitzen du.

Johann Sebastian Bachek XVIII. mende hasieran biolontxelorako idatzitako suiteak dira errepertorioaren zutabe nagusietako bat. Lan horietan, dantzen segida bat sakontasun miresgarria duen soinu-arkitektura bihurtzen du Bachek.

Eta, bi mende baino gehiago igarota, Gaspar Cassadó biolontxelista katalanak eredu historiko hori berreskuratu eta berrinterpretatu du, sentsibilitate modernotik. Bere suiteak Bachen tradizioarekin dihardu, argi eta garbi, baina, aldi berean, harmonia garaikideagoak eta Espainiako folklorean inspiratutako erritmoak txertatzen ditu. Horren emaitza da iraganari begirunez begiratu, baina ahots propioarekin hitz egiten duen eta nortasunez beteta dagoen musika.

Horrela, kontzertu hau tradizioaren eta modernitatearen arteko elkarrizketa bihurtzen da, dantza zaharraren eta adierazpen garaikidearen artekoa, biolontxeloak tresna bakarlari gisa dituen aukera mugagabeak ospatzen dituena.

Egitarau osoa HEMEN

Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram