1.2.4. Konfiantzako langileak
Konfiantza kargu izenekoak behin-behineko langileak dira.
5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena, bere 8. artikuluan, langile publikoak honela sailkatu ditu: karrerako funtzionarioak, bitarteko funtzionarioak, lan-kontratudunak eta behin-behineko langileak.
Era berean, 12. artikulua behin-behineko langileei dagokie. Behin-behineko langileak dira libreki eta modu ez-iraunkorrean izendatu eta konfiantzazko edota aholkularitza bereziko lanak bakarrik egiten dituztenak. Langile horiek izendatu zituenak kargutik kendu ahal izango ditu hala erabakitzen duenean eta, edozelan ere, kargutik automatikoki kenduak izango dira beraiek izendatu zituenaren agintaldia amaitzen denean. Konfiantzazko karguak izendatzea alkateari dagokio.
Konfidantza karguen izendapenak, 2019eko uztailaren 24ko Udalbatza antolatzeko egin zen osoko bilkuran zehaztu ziren, Udal Araudi Organikoaren 34. artikuluaren arabera.
Konfiantzako langileen informazioa 1.4.3 adierazlean ("Konfidantzazko langileak eta beraien ordainsariak") kontsulta dezakezu. Hemen ...