1.5.11. Osasuna sustatzeko eta adikzioak prebenitzeko plana 2024-2028
Osasunaren sustapena prozesu politiko eta sozial globala da, eta bere baitan hartzen ditu bai pertsonen trebetasunak eta gaitasunak indartzera zuzenean bideratutako ekintzak, bai baldintza sozialak, ingurumenekoak eta ekonomikoak aldatzera zuzendutakoak, haien eragina arintzeko edo osasun publikoan eta indibidualean duten eragina indartzeko. Prozesu horren bidez, pertsonek, erakunde indibidual gisa eta, batez ere, gizarte-talde gisa, osasunaren determinatzaileen gaineko kontrola areagotu dezakete, eta, ondorioz, hobetu.
Adikzioen prebentzioa osasunaren sustapenaren barruan dago, baina osasunaren sustapenaren barruan berariazko lan-eremua da.
Udalek, legez eta beren eskumenen esparruan, adikzioen prebentzioan eta osasunaren sustapenean garatzen dute beren lana, funtsean.
Adikzioen Prebentziorako Tokiko Plan bat behar horri erantzuteko modu bat da. Dagokion organoak onartutako dokumentu batean egituratutako, koordinatutako, planifikatutako eta formalizatutako programa eta jardueren multzo ordenatua da. Kasu honetan, Basauriko Udalak.