BASAURIKO HISTORIAREN GIZARTE ETA POLITIKA IKUSPEGIAK
Basauri XVI. gizaldi hasieran agertzen da nortasun independentearen jabe dan erakunde politiko legez. Basauriko auzunea data horretan banatzen da Arrigorriagako elizatearengandik, eta banatze horrek eragin politikoa eta erlijiosoa izango dau.
Basauriko herritarrek Arrigorriagako Santa Mari Madalen eliza nagusira joan behar izaten eben euren erlijinozko eginbideak beteteko. Arrigorriagagazko loturea 1510 urte aldean San Migel elizea eraiki zanean apurtzen-apurtzen joan zan, batez ere elizori parroki-eliza izendatua izan zanean. Ordutik aurrera auzuneak "Basauriko San Migel elizate" izena hartzen dau. Basauriren desaneksinoa basauritarrek nahi izate hutsez, alde bakarrez, gertatu zan; Arrigorriagak ez eban erabagi hori onartu eta, era berean, Gemikako Batzar Nagusiek ez eutsen egoken aulkia hartzeko baimenik ere emano Holan, Basauriko elizate barriak ez eban Jaurerriaren jaurtze-erabagietan parte hartzerik euki.
1858rarte ez eban Juntetxetako bere aulkia hartzerik izan, urte horretatik aurrera onartua izango bazan ere; Juntetxeetan eskubide asaz partaide izateko betekizun edo beharrizanetariko bat ehun herritár baino gehiago izatea zan. Betekizun hall ez zan arazoa izan baina, Basaurik ordurako 147 bizilagun eukazan eta . Dana dala, Basauriko ordezkarien Juntetxeetako partaidetza oso-oso laburra izan zan, 1877an Foruak galtzean desagertu egin ziralako. Horretaz, Basauriko historia politi- koa herri mailara mugatzen da Antzinako Erregimenari jagokonean.