Skip to main content

2023ko ekitaldiko kontu bateratuak

Argitalpen data
Amaiera data
Edukiaren kategoriak

Basauriko Udaleko Kontuen Batzorde Bereziak, aurtengo maiatzaren 22an egindako bilkuran, 2023ko ekitaldiari dagokion Kontu Orokorraren aldeko txostena egitea erabaki zuen gehiengoz. Kontu horretan, Udalaren eta haren mendeko erakundeen egoera eta kontuak biltzen dituzten Kontu Bateratuak sartzen dira.

Bizkaiko Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuei buruzko abenduaren 2ko 10/2003 Foru Arauaren 63. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, interesdunek espedientea aztertu ahal izango dute eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak aurkeztu ahal izango dituzte, iragarkia Bizkaiko Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik 15 eguneko epean.

Jendaurreko erakustaldian erreklamaziorik, eragozpenik edo oharrik egiten ez bada, aldeko txostena, ordura arte behin-behinekoa zena, behin betiko onartutzat joko da, eta, ondorioz, ulertuko da Kontuen Batzorde Bereziak, beste erabakirik hartu beharrik gabe, Osoko Bilkurari proposatzen diola Kontu Orokorra onartzea.

Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram