Skip to main content

2024ko ekitaldiari dagokion Trakzio Mekanikoko Zergaren Errolda onespena.

Alegazioak aurkezteko epea, 2024ko otsailaren 13ra arte.

Argitalpen data
Edukiaren kategoriak

2024ko urtarrilaren 12an Alkatetzak emandako Dekretu bidez, 2024ko ekitaldiari dagokion Trakzio Mekanikoko Zergaren Errolda onetsi da.

Jendeaurreko egiten da hori, Tributazioko Foru-Arau Orokorraren 100.3 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, eta hamabost egunetako epea irekitzen da, Iragarki hau Bizkaiko Egunkari Ofizialean argitaratzen den eguneko biharamunetik aurrera, interesatuek espedientea aztertu ahal izan dezaten, zeina Udaletxe honetako Zergen Kudeaketa eta Ikuskaritzako Atalean dagoen jarrita, eta haren aurka egoki lerizkien murtziloak jartzeko aukera izan dezaten.

Halaber, Zerga bilketarako Foru erregelamenduaren 15.3 artikuluaren arabera jakinean jartzen ditugu, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Udal Zerga ordaintzera beharturik dauden zergadunak, 2024ko ekitaldiko Erroldari dagokion kobrantza, Borondatezko Epean, hurrengo era horretan egingo dela:

Ordaintzeko Epea: 2024ko otsailaren 1etik apirilaren 2ra arte, biak barne. Helbideratutako ordainagiriak kontuan kargatzea: 2024ko apirilaren 2an.

  • Salbuetsita daude ezindu baten izenean matrikulatutako 14 zerga zalditik beherako ibilgailuak, ezinduak berak erabiltzeko direnak. Salbuespena edo hobaria emana izan denean, horren ondorioak, eskaria egin ondorengo hurrengo ekitalditik aurrera, hasten dira. %95eko hobaria ibilgailu elektrikoentzat , %50ekoa propultsio hibridoa dutenentzat, %50ekoa familia ugarientzat eta %50 ibilgailu historikoa edo 25 urtetik gorakoa.

  • Epe horretan ordainketarik egin ez duten zergadunei premiamendu bidez ordainaraziko zaie, dagozkion errekarguak aplikatuta.

Jendaurreko egiten da denek ezagun dezaten eta betea izan dadin.

Parteka ezazu:FacebookTwitterLinkedinWhatsappTelegram