2026ko Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Errolda
Alegazioak aurkezteko epea: martxoaren 31ra arte.
Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Arau Orokorrean, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Testu Bategina onartzen duen martxoaren 17ko 2/1992 Foru Dekretu Arauemailean, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga kudeatzeko arauak ematen dituen azaroaren 16ko 120/2010 Foru Dekretuan eta Basauriko Udaleko Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga arautzen duen 2. Ordenantza Fiskalean aurreikusitakoaren arabera, Udal honetako alkate-udalburuak ekonomia-jardueren gaineko zergaren errolda onartzen du; jendaurrean jarriko da Udal Iragarki Taulan, 15 eguneko epean; epe hori iragarki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo biharamunean hasiko da kontatzen, interesdunek azter dezaten eta erreklamazioak aurkez ditzaten.
Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Errolda jendaurrean jarriz jakinarazitako likidazioen aurka, Berraztertzeko Errekurtsoa jarri daiteke Basauriko Udaleko Alkateari zuzenduta, borondatez ordaintzeko epealdian, edo hori amaitzen denetik hasita, hilabeteko epean. Errekurtsoa jartzen denetik hasita hiru hilabete igarotzen badira ebazpena eman gabe, hura ezetsitzat hartuko, eta orduan, administrazioarekiko auzietako erreklamazioa jarri daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiaren aurrean.
Halaber, Zerga Bilketako Foru Erregelamenduaren 15. eta hurrengo artikuluetan, eta bigarren Ordenantza Fiskalaren 15. artikuluan adierazitakoaren arabera, azken horrek arautzen baitu Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga, udal honen zergadun direnei adierazten diegu, hain zuzen ere, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren ondoriozko zergadunei, 2026. ekitaldiko Erroldari dagokion kobrantza, borondatezko epean, hurrengo era honetan egingo dela:
Ordaintzeko epea: Ordainagiria helbideratua izanez gero, banketxeak ordainagiriaren erdia ekainaren 2an kargatuko lieke, eta beste erdia urriaren 6an. Ordainagiria helbideratu gabe balute, urteko ordainagiriaren kopuru osoa apirilaren 1etik ekainaren 2ra bitartean ordaindu beharko lukete.
Etxera bidalitako ordainketa-gutuna jaso ez arren, berdin-berdin ordaindu beharko da zerga-zorra. Ordainagiria edukiko ez bazenu, eskatu Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ). Helbideratzea aldatuko bazenu, horren berri eman iezaiozu Zerga Bilketako Bulegoari 2026ko maiatzaren 27a baino lehen.
Epe horretan ordainketarik egin ez duten zergadunei premiamendu bidez ordainaraziko zaie, dagozkion errekarguak aplikatuta.
Horixe azaldu nahi izan da jendaurrean, jendeak jakin dezan eta hura bete dadin.