Aurrematrikulazioa 2026-2027. Basauriko Euskal Eskola Publikoa
Otsailaren 2tik 13ra.
Zuen alaba edo semeak ikasketak zein eredu eta ikastetxetan egingo dituen aukeratzea lehen urratsa da bere prestakuntzaibilbidean.
Basauriko irakaskuntza publikoak jakin du garai berrietara eta horiek ekarritako aldaketetara egokitzen. Doako irakaskuntza da, gertukoa, eta horren alde ona da ikastetxeak ingurunearekin integratuta daudela, eta pluraltasuna eta aniztasuna bermatu eta sustatzean oinarrituta daudela. Eredu bat, non gurasoen, irakasleen eta ikasleen partehartzea ahalbidetzen den eta irakaskuntza indibidualizatu eta kalitatezkoa sustatzen den, ekipamendu gero eta osatuagoekin eta ikasteko zailtasunak dituzten ikasleentzako irakasle laguntzaileekin.
Gure sistema, gainera, euskara ikasi, sustatu eta bultzatzearekin konprometituta dago. Izan ere, hezkuntza eleanitzak eskolaerrendimendua indartu, aberastu eta hobetzen du.
D ereduak, eleaniztasuna bermatzeaz gain, ahalbidetzen du zuen alaba edo semeak arazorik gabe hitz egitea bi hizkuntza ofizialetan: euskaraz eta gaztelaniaz.
Basauriko ikastetxe publikoak ezagutzera eta gure hezkuntza-komunitateko kide izatera gonbidatzen zaituztegu.