Basauriko Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Planaren (2023-2027) hasierako onartzea
Basauriko (Bizkaia) Elizate Prestuko Udalbatzak, 2024.eko ekainaren 27an egindako ohiko bilkuran honako hau erabaki zuen:
LEHENA. Basauriko Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Planari hasiera onespena ematea, LEBER Planificación e Ingeniería, S.A. merkataritzako enpresak aurkeztutako dokumentuaren arabera.
BIGARRENA. Espedientea jendaurrean jartzea berrogeita bost egunez, «Bizkaiko Aldizkari Ofizialean» eta udalaren webgunean iragarki bat argitaratuta. Iragarki hori aipatutako aldizkari ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da zenbatzen epea.
Epe horretan, interesdun orok aztertu ahal izango du espedientea Basauriko Udalaren webgunean (https://www.basauri.eus) eta, aurrez aurre, Udaletxeko (Kareaga Goikoa z/g) 3. solairuan, eta egoki iritzitako erreklamazio, alegazio edo iradokizunak aurkeztu ahal izango ditu.
HIRUGARRENA. Jendaurrean egoteko epean erreklamaziorik edo iradokizunik aurkezten ez bada, erabaki hau behin betiko hartutzat joko da, eta alkate-udalburuari ahalmena emango zaio, berariaz, erabakia betearazteko.
LAUGARRENA. Bizkaiko Foru Aldundiari txostena eskatzea, 11/2023 Legearen (11/2023 Legea, azaroaren 9koa, Euskadiko Mugikortasun Jasangarriarena) 16. artikuluaren arabera, Lurralde Historikoko Mugikortasun Jasangarriko Planarekiko adostasunari buruz.