Basauriko JI 03 Jarduketa Integratuaren eremuko Hiri Antolamenduko Plan Berezia (HAPB)
Alegazioak aurkezteko epea 2024 urteko urtarrilaren 15a arte.
Basauriko Alkateak, 2023.eko azaroaren 29ko 4184/2023 zenbakiko Dekretuaren bidez, hasierako onarpena eman zion Basauriko JI 03 Jarduketa Integratuaren eremuko Hiri Antolamenduko Plan Bereziari (HAPB). Dekretu horrek honako hau xedatzen du:
LEHENENGOA: Hasierako onespena ematea COORDINADORA DE RECURSOS EMPRESARIALES ARIZ SLk (IFK B 95161352) aurkeztutako JI 03 Jarduketa Integratuaren eremuko Hiri Antolamenduko Plan Bereziari (HAPB), aurkeztutako agiri teknikoari dagokionez. Hasierako onespen hori ingurumen-txosten estrategikotik ondorioztatzen denaren mende egongo da.
BIGARRENA: espedientea jendaurrean jartzeko epea irekitzea. Iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta probintzian gehien saltzen den egunkarietako batean argitaratuko da, interesa duen edonork espedientea aztertu eta alegazioak aurkeztu ahal izan ditzan 20 eguneko epean, 20 eguneko epean, azken iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Alegazioak aurkezteko epea 2024 urteko urtarrilaren 15a arte.