Skip to main content

Basauriko Uriarte Sektorearen Plan Partzialaren hasierako onarpena

Argitalpen data
Edukiaren kategoriak

Basauriko Alkateak, 2023.eko abenduaren 28ko 4668/2023 zenbakiko Dekretuaren bidez, hasierako onarpena eman zion Basauriko Uriarte Sektoaren Plan Partzialari. Dekretu horrek honako hau xedatzen du:

LEHENENGOA: Hasierako onarpena ematea Jonathan Ruipérez Palacio jaunak aurkeztutako Uriarte Sektoaren Plan Partzialari GESCOVIVIENDAS SLen izenean eta ordekaritzan jardunez. Hasierako onarpen hori ingurumentxosten estrategikotik ondorioztatzen denaren mende egongo da.

BIGARRENA: Espedientea jendaurrean jartzeko epea irekitzea. Iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta probintizian gehien saltzen den egunkarietako batean eta udaletxeko iragarkioholean argitaratuz, azken iragarkia argitaratu eta 20 eguneko epean dokumentua Hirigintza Sailean (udaletxeko 3. solairuan) aztertu eta interesa duen edonork alegazioak aurkeztu ahal izan ditzan.

Era berean, especiente osoa interesdunen eskura egondo da udaletxeko egoitza elektronikoan [htttps://www.basauri.eus]