Beste hondakinak
Non eta nola utzi hondakin bakoitza:
Ontziak:
Edukiontzi horian. Latak, plastikozko ontziak eta tetrabrikak.
Beira:
Iglu berdean. Beirazko botilak eta flaskoak, tapoirik gabe. INOZ EZ, edalontziak, kopak, ispiluak, zeramikak edo portzelanak, bonbillak edo fluoreszenteak.
Papera:
Estalki urdina duen edukiontzian. Papera eta kartoia tolestua utzi.
Komerzioak: atez ateko bilketa egiten da astearteetan 9:00etatik 13:00etara. Komertzioaren ondoan utzi astelehen gauean edo astearte goizean.
Ehungintza:
Arropa, zapatak, zapiak,... poltsak itxi, eta metalezko edukontzi berde ilunetan sartu behar dira.
Pilak:
Arruntak edo botoi erakoak. Komertzioetan eta eskoletan jarritako edukontzi urdinetan utzi daitezke. Bide publikoan jarrita dauden publizitateko hainbat paneletan ere utzi daitezke, batzuk edukontzia baitute barruan.
Etxeko gainerako hondakinak:
Utzi zabor-poltsak, itxita, estalki grisa duten edukiontzi barruan.
Gure hiria ondo zaindua egon dadin, zure zarama 18.00 etatik aurrera utzi dezazula gomendatzen dizugu.
Garbigune:
Gaikako bilketan askotariko hondakinak biltzen dira, hala nola, sakelako telefonoak, ekipo informatikoak, pinturen hondakinak, fluoreszenteak, pneumatikoak, tonerrak...